Ireki menu nagusia

Pedro Arrupe Gondra s.j. (Bilbo, Bizkaia, 1907ko azaroaren 14aErroma, 1991ko otsailaren 5a) Erromatar Eliza Katolikoko apaiza eta josulaguna izan zen. Jesusen Lagundiko 28. nagusia izan zen 18 urtez (1965-1983). Peter Hans Kolvenbachek ordezkatu zuen kargu horretan.

Pedro Arrupe
Loyolaschoolsjf2057 07.JPG
Jesusen Lagundiko Aita Jeneral

1965-05-22 - 1983-09-03
Jean-Baptiste Janssens Itzuli - Peter Hans Kolvenbach
Bizitza
Jaiotza Bilbo1907ko azaroaren  14a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Erroma1991ko otsailaren  5a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta Jesuita Itzuli
Enplegatzailea(k) Sophia University Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Bilboko Zazpikaleetan (Pelota kalean, Barrenkale barrenaren ondoan) jaio eta Madrilen hasi zen Medikuntza ikasten, baina 1927an bertan behera utzi eta jesuita sartu zen Loiolan. 1936an apaiztu zen Belgikan, Espainiako gobernu errepublikarrak erbesteratuta. 1954an Jesusen Lagundiko Japoniako nagusi izendatu zuten, eta 1965ean nagusi orokor. Hala ere, 1981ean buruko istripu kardiobaskularra jasan zuen, eta 1983an utzi zuen goiko kargua. 1989an El Salvadorren erail zituzten jesuitak (Askapenaren teologiaren aldekoak, tartean Ignacio Ellakuria) irmoki defendatu zituen 1977an mehatxatu zituztenetik.

Haren omenez, Pedro Arrupe zubia izena jarri zioten 2003an Deustuko Unibertsitatearen aurrean egin zuten zubiari.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu