Kuria (latinez: Curia) Erromako lehen hiru leinuen menpeko giza erakundea izan zen hasieran. Gero, metonimiaz, patrizioen ordezkariak, eta geroago senatariak biltzen ziren lekua; hedaduraz Senatua bera. Inperioa zabaldu zenean eta hiriak sortu eta arautu zituztenean, Erroma hiria hartu zuten erromatarrek eredu gisa, eta, kolonia eta municipium maila zuten hirietan, udal kuriak osatzeko agindua eman zuten, hiria gobernatzeko.

Valentia Edetanorum (egungo Valentzia) hiriko curiaren aztarnak. Centre Arqueològic de l'Almoina. K.o. I. mendea.

Historia

aldatu

Tradizioak dioenez Erroma eraiki zenetik Errepublika bihurtu zen arte (k. a. 509) hiru leinutan (latinoak, sabinarrak eta etruriarrak) eta 30 kuriatan banatua egon zen hiria, erlijioari zegokion aldetik batez ere. Langintzaz, artegintzaz edo beste edozein gisatara antolatutako giza taldeek bere erlijio egitura ere bazuten. Kuriak, kuria bakoitzeko zuzendariak (magistri) eta haien batzarrak erabakitzen zuten zein erritu erabili eta noiz. Erlijioa eginkizun kolektiboa zenez eta bizitzako eginkizun guztietara hedatua zegoenez, kuriaren barruan agertzen zuen bakoitzak bere erlijio nortasuna, eta leinurik ez zutenek eta esklaboek ere parte har zezaketen. Errepublikarekin desegin ziren Erromako hiriko kuria hauek.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.