Gesù eliza[1] (italieraz: Chiesa del Sacro Nome di Gesù) Erromako (Italia) eliza bat da, Jesusen Lagundiaren ama eliza. Haren fatxada barrokoa jesuiten hainbat elizen eredu izan da.

Gesù eliza
Professed House, Rome
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′45″N 12°28′47″E / 41.895833333333°N 12.479722222222°E / 41.895833333333; 12.479722222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1568
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaHoly Name of Jesus (en) Itzuli
Erabileragurtza-lekua
ErabiltzaileaJesusen Konpainia
Arkitektura
ArkitektoaJacopo Barozzi
Giacomo della Porta
Michelangelo
Estiloaarkitektura barrokoa
pizkundetar arkitektura
manierismoa
Dimentsioak35 (zabalera) × 75 (luzera) m
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza del Gesù - Roma
Webgune ofiziala

1551n Ignazio Loiolakoak proposatua, 1568 eta 1575 artean eraiki zuten, Alexandro Farnese kardinalaren babesarekin[2]. San Ignazio bera bertan dago hilobiratua, eta ez bere izena duen San Ignazioren Erromako elizan.

1773an ordena desegin zuten arte, Jesuiten jeneralaren egoitza izan zen.

Ezaugarriak

aldatu

Jesukristoren izenarekin berarekin izendatutako katolizismoko lehen eliza izan zen, eta egituraren aldetik berriztailea ere, Jesuiten elizen eredu bilakatu baitzen: aldareak bistan egon behar zuen eliztar gehienek predikua zuzenean ondo entzuteko, eta horrek nabean zutabeak baztertzea eta aldarearen kokapena irekia behartu zuen.

Euskal santuen kaperak

aldatu

Zenbait kapera ditu, eta horien arteanj daude Jesusen Lagundiaren bi euskal santu nagusiei dedikatuak. Eskuinetara dago San Frantzisko Xabierkoaren kapera, Pietro da Cortonak diseinatua Giovanni Francesco Negroni kardinalaren enkarguz. Bertan, zilarrezko erlikario batek San Frantziskoren beso ustelgabea zaintzen du (munduan zehar bidaiatzera ateratzen ez dutenean).

San Frantziskoren kaperari aurre eginez, ezkerretara, San Ignazio Loiolakoaren kapera dago. Kaperako brontzezko hilobi batean dago ehortzia San Ignazio bera. Elizako egitura ikusgarrienetekoa da, Andrea Pozzo artistaren sorkuntza, eta Erromako hilobi luxuzkoenetakoa. Lapis lazuli harriko zutoin batzuek urdin distiragarria ematen diote monumentuari, eta mundu bola bat ere bada lapis lazulikoa, uste zena zela munduko harri honetako piezarik handiena (baina nonbait azala du lapislazulikoa, ez barrua). Esan ohi da Toskanako duke batek eliza bisitatu zuenean, esan zuela jesuiten lema aldatu beharra zegoela, IHS formulak (Jesusen izenaren monograma bat) adierazi beharko zuela Iesuiti Habent Satis (aski dute jesuitek, latinez)[2].

Sabai dekoratua

aldatu

Elizaren parte ikusgarri bat sabai margotua da, Giovanni Battista Gaulli artistak 1678-1679 urteetan marrazutako Jesusen Izenaren Garaipena. Barrokoaren gailur unibertsaletako bat da lan hau, trompe l'oeil ugariz osatutako lana, non margoaren mugek gainditu egiten duten arkitekturaren espazioa, zerua eliztarren gainean irekitzen dela irudikatuz, pertsonaiak hierarkikoki kokaturik: zeruan, erdialdean, IHS monogramaren inguruan, santuak eta bedeinkatuak; bazterretatik eroriz, bekatariak; guztiak kolorezko karnabal batean, hemen Hantustea pauma batekin, han Heresia sugeekin... Robert Hughes kritikariaren arabera, lan honetan modernistek barrokoari ikusten zizkioten bekatuak agerian dira, batez ere, "teatralegia dela", baina kritika absurdoa deritzo horri Hughesek, antzerkia bera teatrala dela salatzearen parekoa[2].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu