Sebastião José de Carvalho e Melo
Sebastião José de Carvalho e Melo edo Pombalgo markesa (Lisboa, Portugal, 1699ko maiatzaren 13a - Pombal, Portugal, 1782ko maiatzaren 8a) aitoren semea eta politikaria izan zen.
Sebastião José de Carvalho e Melo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1750eko abuztuaren 2a - 1777ko martxoaren 4a
1750eko abuztuaren 2a - 1756ko maiatzaren 6a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Sernancelhe (en) eta Lisboa, 1699ko maiatzaren 13a | ||||||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||||||
Heriotza | Pombal (en) , 1782ko maiatzaren 8a (82 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Igreja da Memória (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Manuel de Carvalho e Ataíde | ||||||
Ezkontidea(k) | Eleonora Ernestina von Daun, Marquise of Pombal (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, sismologoa, hirigilea, ministroa eta funtzionarioa | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Royal Society | ||||||
Biografia
aldatuPortugalgo politikari nagusia izan zen 1750etik 1777ra bitartean; erreforma ugari eragin zituen administrazioko alor gehienetan. Enbaxadore izan zen Londresen (1739) eta Vienan (1745). Gero, 1750ean, Josef I.a erregeak estatuko idazkari izendatu zuen eta, ministro nagusia baino areago, Portugalgo benetako agintaria izan zen Pombalgo markesa. Gizon ikasia, aurrerakoia eta zorrotza zen. Ilustrazioaren teoria politikoan oinarrituz, agintari absolutista gisa gobernatu zuen. Erregearen ahalmena indartu zuen, eta administrazioa errotik aldatu: jaraunspenezko karguak eta alferrikako funtzionarioak kendu zituen (1761), itsas armadaren eta Portugalgo gudarosteen egitura zaharkitua berritu, eta polizia indartu zuen. Halaber, herri-lan handiak egin zituen: 1775eko lurrikararen ondoren, Lisboa goitik behera berritu zuen, eta nekazaritza indartu egin zuen; era berean, neurri zorrotzak hartu zituen Portugalgo industria eta merkataritza bultzatzeko, eta atzerritarrek Portugalen zituzten eraginak eta eskubideak murriztu zituen: lehengaiak eta metal bitxiak esportatzeko debekua ezarri zuen, inportazioak zergen bidez mugatu eta koloniekiko harremanak errazteko merkataritza-elkarteak (Pernambuco, Pará eta Maranhãokoak, besteak beste) sortu zituen.
Erromatar Eliza Katolikoaren ahalmena eta eragina murriztu zituen: 1751ean Inkisizioaren fede-auziak debekatu zituen; zentsura laikoen esku utzi zuen eta gogor jokatu zuen jesulagunen aurka; aurrena, indar ekonomikoa eta eragin politikoa murriztu zien eta, azkenean, 1759an, Portugaldik eta kolonietatik egotzi. Irakaskuntza laikoa ezarri zuen Portugalen. Horrela, bada, Portugalgo funtsezko egitura guztiak errotik aldarazi zituen, baina horrekin etsai asko sortu zitzaizkion; hala, Josef I.a erregea hil zenean, aitoren semeek eta handikiek, Elizak eta Portugalen interes ekonomiko handiak zituzten atzerritarrek, beren interesak zapuztuak ikusita, kargua uztera behartu zuten.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastião José de Carvalho e Melo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.