Ireki menu nagusia

Universidad Centroamericana

Universidad Centroamericana
AkronimoaUCA
GoiburuaUniversidad para el cambio social
Ezarpena 1965
Mota pribatua
ErrektoreaJosé María Tojeira S. J.
Ikasleak8.700
KokapenaAntiguo Cuscatlán (San Salvadorreko metropoli-gunea)
El Salvador
Webgunea [1]

Universidad Centroamericana (UCA) "José Simeón Cañas" El Salvadorko unibertsitate zentro bat da, Jesusen Lagundiak sortua.

Askapenaren Teologiaren seaska izan da, eta giza eskubideen alde eta sozialki konprometitutako jendea buruan egon da sorreratik. Izan ere, 1979an Ignacio Ellacuria bizkaitarra errektore izendatu zuten, eta herrialdearen sektore pobreen aldeko konpromisoa berretsi zuen. Hurrengo urtean El Salvadorreko Gerra Zibila piztu zen, eta bere eta zentroaren aurkako mehatxuak jaso behar izan zituzten. Hamar urte geroago, azkenean, soldaduak zentroan sartu eta errektorea erail zuen beste 5 jesuitekin batera, nazioartean oihartzun handia edukiz.

FakultateakAldatu

Hiru fakultate gune nagusitan banatzen da: Giza Zientziak, Enpresa eta Ekonomia Zientziak eta Ingeniaritza-Arkitektura.

Kanpo estekakAldatu