Hiru zuloko txirula
Hiru zuloko txirula[1] haize instrumentua da, txirularen aldaera bat. Euskal Herriko ipar-ekialdean hedatuta dago bereziki, ttun-ttunarekin bikotea osatzen duela, txistua eta danbolina Euskal Herriaren mendebalde eta erdialdean erabiltzen diren antzera. Aurrealdean bi zulo ditu, eta atzealdean bat. Gaskoieraz flabuta eta frantsesez galoubet izenak ditu.
Txistua hiru zuloko txirularen aldaera bat da.
Txirula jotzaile ospetsuakAldatu
Gaur egun, Jean Mixel Bedaxagar (Urdiñarbe, 1953) eta Mixel Etxekopar (Gotaine-Irabarne, 1963) txirula-jotzailerik ospetsuenak ditugu.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Xirula idatzita ere ageri da, baina euskara batuan txirula da Euskaltzaindiak araututako forma (ikus Hiztegi Batua).
Ikus, gaineraAldatu
BibliografiaAldatu
- "Soinutresnak euskal herri musikan" (Juan Mari Beltran, "Egin" biblioteka, 1996).
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |