Ttun-ttun
- Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ttunttun».
Ttun-ttuna, tuntun edo danburia perkusiozko musika tresna kordofonoa da: frantsesez tambourin basque ere hartzen du eta aragoieraz, chicotén. Pirinioaren mendebaldean eta mendien banalerrotik iparrera zein hegoaldera erabili izan da gehien, geurean Zuberoan bereziki. Salterioaren antzekoa, normalean ttun-ttunak sei soka ditu eta makila batez, aldi berean, erritmoa markatzen eta oinarri harmonikoa ipintzen da.
Ttun-ttun | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | Zitara eta perkusio instrumentu |
Asmakuntza-data | I. mendea |
Hiru zuloko txirularekin batera jotzen da eskuarki, txistuak eta danbolinak eratzen duten bikotearen baliokidea osatuz. Txirula ezker eskuaz jo bitartean, eskuin eskuaz ttun-ttuna kolpatzen da. Usaiaren arabera, ttun-ttunaren sokak txirularen tonu eta kintaren arabera afinatzen dira (tonikak eta maiorrak edo nagusiak)[1].
Historia
aldatuXVI. eta XVII. mendeetan ttun-ttuna Nafarroa osoan eta Lapurdin ere zabalduta zegoela diote zenbait testuk.
Pierre de Lancrek sorginkeriari buruz idatzitako liburuan ttun-ttuna akelarreetako ohiko musika-tresnatzat jo zuen, danbolina eta biolinarekin batera[1].
Gaur egun, Zuberoan zokoratuta gorde dute, eta hangoa izan da tresna horren azken egile zaharra, Pierre Errekalt jauna, alegia.
Jakingarriak
aldatuPiarres Narbaitz idazle, apaiz eta historialari azkaratearrak Ttunttun ezizena erabili zuen Aintzina aldizkariko musika sailean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Ttun-ttun - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-02-08).
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- "Soinutresnak euskal herri musikan" (Juan Mari Beltran, "Egin" biblioteka, 1996).