Linköping (suedieraz ˈlɪnːˌɕøːpɪŋ ahoskatua) Suediako hego-ekialdeko hiria eta portua da, Ostergötlandeko konderriko hiriburua, Stagan ibaiaren ertzean. 2010ko erroldaren arabera 104.232 biztanle ditu, Linköping udalerrian 153.571 biztanle.

Linköping
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaÖstergötlandeko konderria
ProbintziaEskania
Izen ofizialaLinköping
Posta kodea58X XX
Geografia
Koordenatuak58°24′34″N 15°37′32″E / 58.409418°N 15.625656°E / 58.409418; 15.625656
Map
Azalera42,16 km²
Altuera45 m
Demografia
Biztanleria115.682 (2020ko abenduaren 31)
10 (2020)
Dentsitatea3.090,62 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia013
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.linkoping.se/

Historia aldatu

Izena Lionga ting-etik etor litekela uste da, zeina Östergötlandeko biltzar garrantzitsuena baitzen. Historikoki diozesi goiztiarra izateagatik izan da ezaguna, Suediako bigarrena izan baitzen, 1104an jadanik aipatua. 1128an Vreta abadia eraiki zen, gerora katedrala bihurutko zena.

Erdi Aroan, pentsalari eta elizgizonen gune guztiz garrantzitsua izan zen. Han garaitu zituen 1600an Karlos IX.a Suediakoak luteranismoaren aldezle ziren Sigismundo III.aren jarraitzaileak.

Mendeetan zehar herri txikia izan zen baina 1937an SAAB aire konpainiak egoitza bertan ezarri zuen eta biztanleriak gora egin zuen. 1960 hamarkadan Linköpingo Unibertsitatea sortu zen.

Ekonomia aldatu

Industriagune garrantzitsua da (mekanika, aeronautika, burdinbiderako gaiak, janari-industria).

Ondasun nabarmenak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Sister Cities of Guangzhou. Guangzhou Foreign Affairs Office.

Kanpo estekak aldatu