Dongguan (txinera sinplifikatuz: 东莞, pinyineraz: Dōngguǎn), Guangdong probintzian dagoen prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.445.700 biztanle inguru dauzka eta 2.465 kilometro karratuko azalera.

Dongguan
Prefektura mailako hiri
Dongguan montage.jpg
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGuangdong
Izen ofiziala 东莞市
Posta kodea 523000
Geografia
Koordenatuak 23° 02′ 51″ N, 113° 44′ 57″ E / 23.04749°N,113.74928°E / 23.04749; 113.74928Koordenatuak: 23° 02′ 51″ N, 113° 44′ 57″ E / 23.04749°N,113.74928°E / 23.04749; 113.74928
Guangdong subdivisions - Dongguan.svg
Azalera 2465 km²
Altuera 8 m
Demografia
Biztanleria 8.310.000 bizt. (2016)
Dentsitatea 3.371,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 769
Ordu eremua UTC+08:00
Hiri senidetuak Wuppertal
Matrikula 粤S
dongguan.gov.cn

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

 
Perla ibaiaren gaineko Humen zubiaren ikuspegia.

Hirigunea Guangzhou hiritik 50 kilometrora dago iparraldean, eta Shenzhen hiritik 90 kilometro hegoaldera. Perla ibaiaren deltako gune metropolitarraren iparraldean dago.

Perla ibaiaren deltako Dongguan hiriaren mugakideak honakoak dira: Huizhou ipar-ekialdean, Guangzhou mendebalde eta ipar-mendebaldean, eta Shenzhen hegoaldean.

Klima eta landarediaAldatu

Hiriak duen 2.400 kilometro koadroko azaleratik, %27 ura da, %25 basoak, %12 laborantza lurrak, eta %35 hirigunea. Txina hegoaldeko hiri guztiek bezala, Dongguanek klima azpitropikala dauka, Kantzer tropikoaren iparraldean egonik. Batez-besteko tenperatura 22,8 gradukoa da, eta nahiko egonkor mantentzen da urte osoan zehar. Bi urtaro izaten dira, bata lehorra eta bestea euritsua. Asia hegoaldeko montzoiaren eraginez maiatzetik urrira euri ugari egiten du, eta urteko batez besteko prezipitazioa 1.756,8 ingurukoa da.[1]

Banaketa administratiboaAldatu

Dongguan hiria, lau barruti eta hogeitazortzi herrik osatzen dute. Prefektura hiriko gobernuak aginte osoa dauka herri horietan.

Demografia eta biztanleriaAldatu

2008. urtearen amaieran, hirian 6.949.800 biztanle bizi ziren, horietatik 1.748.700 bertako biztanleak, eta gainontzekoak Txinako nekazal guneetako etorkinak. Hirigunean hiru milioi pertsona inguru bizi dira, baina hirian azken urteetan egondako garapena dela eta, hirigunea eta inguruko nekazal guneak bat egingo dute hurrengo urteetan.

Dongguan, kanpoan bizi diren txinatar askoren jaiotza hiria da, Hong Kongen bizi diren 700.000 inguru pertsona, eta Taiwan eta Macaun bizi diren beste 200.000 pertsonena.

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. http://liveable.dg.gov.cn/about/natural.htm Dongguango estatistika webgunea.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.