Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

2005. urtean, Tim O'Reillyk Web 2.0ren kontzeptua definitu zuen. Erakutsitako mapak (Markus Angermeierek sortua), Web 2.0ren zenbait zerbitzuen adibideekin laburbiltzen da.

Sarrera aldatu

Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Kontzeptuaren sorrera aldatu

Web 2.0 kontzeptua O'Reilly Mediako Dale Doughertyk MediaLiveeko Craig Clineekin batera hitzaldi bat antolatzeko lanetan ziardutela egin zuten brainstorming (ideien ekaitza) batean sortu zen. Doughertyk Weba berpizte une batean zegoela proposatu zuen, maiz aldatzen ziren arauekin eta etengabe aldatzen ziren negozio ereduekin. Doughertyk definizioak ezartzea baino adibideak jarri zituen — "DoubleClick Web 1.0 bazen, Google AdSense Web 2.0 da. Ofoto Web 1.0 den heinean, aldiz Flickr Web 2.0 da." — horretarako John Battelle kontratatu zuen entrepresa ikuspegi bat eman zezan. Horren ondorioz, O'Reilly Media, Battelle eta MediaLivek Web 2.0ri buruzko lehenengo hitzaldia 2004ko urrian eskaini zuten. Bigarren hitzaldia 2005eko urrian suertatu zen.

Beraien hitzaldian, Dougherty eta Battellek beraien ustetan Web 2.0 aplikazioak dituzten oinarrizko ezaugarriak laburbildu zituzten: Plataforman oinarritutako Weba; "Intel Inside" bezalako datuak; "partehartzearen arkitekturan" oinarritutako sareen efektuak; berrikuntza eta garatzaile independienteak; zerbitzuak eta edukiak sindikatzeko gai izango diren negozio modelo txikiak; etengabeko beta; tresneria soil baten gainean dagoen softwarea, eta abar.

Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.

Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batean oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007).

Teknologia aldatu

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke baldin eta protokolo eta baldintza hauek jarraitzen baditu:

  • CSS, XHTML semantikoki baliagarria den markatzea eta Mikroformatuak
  • AJAX bezalako aplikazio teknika aberatsak eta ez intrusiboak.
  • Java Web Start
  • XUL
  • RSS/ATOM formatuetan oinarritutako sindikazio eta datuen gehikuntza.
  • Zentzua duten URL errazak.
  • Blog batean posteatzeko gaitasuna.
  • JCC eta APIak REST edo XML
  • Sare sozialetako zenbait berezitasun.

Orokorrean:

  • Webguneak ez du gune itxi baten jarrera izan behar: Informazioa gehitu edo kentzeko erraza izan behar da.
  • Erabiltzaileek beraien informazioa kudeatzeko gaitasuna izan beharko lukete.
  • Soilik Webean oinarriturik: Arrakasta gehien duten Web 2.0 guneak bere osotasunean nabigatzaile batetik kudeatzeko aukera izan behar dute.

Edukiaren berdifusioa aldatu

Web 2.0ren lehenengo eta garrantzi gehien duen eboluzioa web gune baten edukiaren berdifusioari dagokio, estandarizaturiko protokoloak erabiliaz, azken erabiltzaileei edukiak beste kontestu batean erabiltzeko aukera ematen dietelarik, bai beste web orri batean, nabigatzailearen gehigarri batean edo bai idazmahaiko aplikazio batean. Sindikazio ahalbideratzen duten protokoloean artean RSS, RDF (RSS 1.1 bezala ezaguna), eta Atom daude, horiek denak XML protokoloaren bertsio eratorriak direlarik. FOAF eta XFN (biak sare sozialetarako) bezalako protokoloak, web guneen erabilgarritasuna zabaltzen dute eta erabiltzaileei beraien artean informazioa elkartrukatzeko aukera ematen die zentralizaturiko Web zerbitzuen beharrik gabe. Microformats orria ikusi datu espezializatuen formatoei buruzko informazio osagarria jasotzeko.

Berauen garapen azkarragatik, estandarretan bihurtzen dira.

Web zerbitzuak aldatu

Web 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Garrantzizkoenak RESTful eta SOAP metodoak dira. REST web zerbitzu bati egiten dion dei mota bat da, non, bezeroak bere elkartrukeen egoeraren berri ematen duen. Aldiz, SOAP eta antzeko beste zerbitzu batzuk, informazioaren egoera bere barnean duen zerbitzari baten menpe daude. Bi kasuetan, dagokion zerbitzua API batetik deitzen da. Zenbait kasutan API hau webgunearen behar konkretuen arabera egokitua badago ere, estandarizaturiko web zerbitzuen APIak (blog soil batean idaztea izan daiteken bezala) oso hedatuak daude. Web zerbitzu hauen lengoaiarik ohikoena XML bada ere, salbuespenak egon daitezke.

Azkenaldian Ajax bezala ezaguna den modu hibridoak, web nabigatzailean oinarritutako aplikazioetan erabiltzailearen esperientzia hobetzeari aukera ahalbideratzen duelarik, garapen nabarmena izan du. Aukera hau jabedun webetan suertatzea dagoen bezala (Google Mapsen adibidez) web zerbitzuetako APIa erabiliz modu ireki batean ere gerta daiteke, sindikazioaren aitzindari izan daitekeelarik.

Ikusi baita ere WSDL (Web Services Description Language).

Zerbitzariaren softwarea aldatu

Web 2.0ren funtzionalitatea, dagoeneko ezarririk dagoen web zerbitzariaren arkitekturan oinarritzen da, baina kasu honetan garratzi handiagoa ematen zaio sistemaren sostengu lanak egingo dituen softwareari. Sindikazioa publikazio metodoetatik edukien kudeaketa dinamikoan ezberdintzen bada ere, web zerbitzuak datubaseen eta lan fluxuen oinarri sendoagoa eskatzen dute, eta zentzu horretan, intranet batean ohikoa den aplikazioen zerbitzari baten itxura hartu dezakete.

Garatzaileek orain arte zerbitzari unibertsalaren ikuspuntua erabili dute, berak bere barnean oinarrizko funtzionalitateak biltzen dituenak, edo Web zerbitzariaren ikuspuntua plugin, bere barnean publikazio tresna hobetuak API interfaze eta beste tresna batzuk biltzen dituenak. Aukeratzen den ikuspuntua aukeratzen dela ere, ez da espero Web 2.0arekiko eboluzioa modu eraginkorrean aldatuko dutenik.

Aplikazioak aldatu

Beste kontzeptuekiko erlazioak aldatu

Web 1.0 eduki estatikoei men egiten die, bertan aurkitzen ditugun informazioak ezin dira aldatu, ez dira aldatzen eta ez dira eguneratzen.

Web semantikoarekin konparaketa aldatu

Zenbaitetan Web 2.0 terminoa Web semantikoaren baliokide bezala erabili izan da. Nolanahi ere, bi kontzeptuak antzekoak izanik, ez dira berdinak, bateragarriak baizik. FOAF eta XFN bezalako gizarte sare sistemen konbinazioak, etiketak (edo tag-ak), bere gizarte erabilera folksonomietan irudikatzen direlarik, eta tendentzia guzti hauen erabilera blog eta wikietan gauzatzen delarik, Web 2.0ari kutsu semantikoa ematen diote. Nolanahi ere, Web semantikoaren deskribapen zorrotz bati men egiten badiogu, ontologien erabilera beharrezkotzat jotzen da eta ez aldiz folksonomiak. Oraingoz, blogetan informazioa estrukturatzeko ontologien erabilera ez da apenas kontuan hartzen [1] eta wiki [2][Betiko hautsitako esteka] bakan batzuetan baino ez da ematen.

Web semantikoaz jarduteko egokiagoa ziteken Web 3.0az hitz egitea. Baina webaren bi bertsio hauen arteko oinarrizko konparaketa (2.0 eta semantikoa) partehartzaile motan datza. Web 2.0ak duen partehartzaile nagusia bere blogean artikuluak idazten dituen edo wiki batean parte hartzen duen giza erabiltzailea da. Zentzu horretan, HTMLen publikatzeaz gain, bere partehartzearen zati bat XML/RDF (RSS, ATOM, eta abarretan publikatzea ezinbesteko baldintza da. Nolanahi ere, Web semantikoa OWLen oinarritutako logika deskribatzaileaz ulertuko duten prozesatzaile mekanikoen garrantzirantz bideratuta dago, eta horrekin batera, Webean publikatzen den informazio uholdearen prozesaketa pertsonek baino, makinek egin dezaten pentsatuta dago.

Web 2.0 euskal edukiak aldatu

Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, StartUp eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2008ko irailean sarean aurki daitezken bakan batzuk dira.

Tresna orokorrak Euskal baliokideak
Blogger blogak.eus, mundua.com, blogari.net, nireblog.com
bloglines.com, Google Reader Alesti.com
del.icio.us, MrWong, Netvibes Bildu
Digg.com Zabaldu.com
Facebook.com GeraGaitezen.com[Betiko hautsitako esteka]
Flickr Argazkiak.org, GureGipuzkoa
fotolog.com nirudia.com
freevlog.com NireTV.com
Google Elebila
Moodle Moodle
Platial.com Tagzania
Slashdot Sustatu, ZuZeu, Marrapuntu
solvemytask.com
TeacherTube.com Ikastube.com, ikasvlogak, eduvlog.org
Tuenti Zugaz.com
Twitter, Identi.ca Zutagu.net
wikipedia wikipedia
WordPress WordPress
YouTube Euskaltube

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu