Gazteria Demokratikoaren Munduko Federakundea
Gazteria Demokratikoaren Munduko Federakundea (GDMF) Nazio Batuen Erakundeak gazteriaren nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat bezala aitortutako gazte-erakundea da. 1945an, Londresen Gazteen Mundu Konferentziaren ekitaldiak bukatzean sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren bukaeraren eremuan zegoen gazteriaren nazioarteko mugimendu zabal bat izan zezan. Hala ere, Gerra Hotza deitu zen gatazka hasterakoan, erakundea Sobietar Batasunaren alde lerrokatu zen. Egungo zuzendaritza idazkari nagusiarengatik, Hanoi Sánchez izenekoa, Kubako Gazte Komunisten Batasunekoa (UJC); eta haren lehendakariarengatik, Dimitris Christophias izenekoa, Greziako Gazteria Komunistakoa (KNE); osatuta dago.
Gazteria Demokratikoaren Munduko Federakundea | |
---|---|
Idazkari nagusia | Hanoi Sánchez |
Sorrera | 1945ko azaroaren 10 |
Egoitza nagusia | Budapest, Hungaria |
Ideologia politikoa | Anti-inperialismo Sozialismo Internazionalismo |
www.wfdy.org |
1989 eta 1992 urteen artean, Sobietar Batasuna eta Ekialdeko Blokea desegin zenean, GDMFaren krisialdia hasi zen. Erakundearen izaerari buruzko barne-eztabaida eta -gatazkak agertu ziren, erakunkundearen kide garrantzitsuaren desagertzearekin, Sobietar Batasuneko Komsomol, hain zuzen. Batzuk egitura apolitiko baten alde egin zuten. Dena den, erakundeak haren ideologia ezkertiar, antiinperialista eta iraultzailea mantentzea lortu zuen. Alabaina, GDMFa krisialdiari biziraun zion. Gaur egun, jarduerak erregularki gauzatzen dituen gazte-antolakunde eraginkorra da.
Erakundearen mundu-egoitza Budapesten, Hungariako hiriburuan, kokatuta dago. Gazteriaren eta Ikasleen Mundu Jaialdia GDMFak antolatzen duen gertakizun nagusia da.
Gazte Nazioarteko Komunistaren oinordekotzat jotzen da.
GDMFren jatorria
aldatu1945ko azaroaren 10an, Londresen, Gazteen Mundu Konferentziak haren ekitaldiak bukatu zituen. Konferentzia horrek, Gazteriaren Mundu Batzordearen ekimenez deituta, Bigarren Mundu Gerran sortu zen herrialde aliatuen gazteriarengatik, lehenbiziz, herriarteko gazte-mugimenduaren historian 63 herrialde ezberdinetako, politika- eta erlijio-joera ezberdinetako 30 milioi gazteen ordezkariak bildu zituen.
Gazteen Mundu Konferentziak GDMF fundatu zuen. Honek bakearen eta GDMFren Konstituzioaren aldeko konpromiso bat hartu zuen.
GDMFrekin harremanean dauden erakundeak
aldatuGazteria Demokratikoaren Mundu Federakundea mundu-erakunde askorekin harremanean dago; Herriarteko Ikasleen Batasuna, Munduko Federazio Sindikala, Bakearen Mundu Kontseilua, Emakumeen Herriarteko Federakunde Demokratikoa, Abokatu Demokratikoen Herriarteko Elkartea eta joera ezkertiarreko taldekatze txikiago batzuk.
GDMFren Konstituzio Dekretua
aldatu"Guk, munduko gazteriak, Gazteriaren Mundu Batzordeak deituta Mundu Konferentzian batzartuta Londresen egina, nazio batuek eraso faxistaren aurka gauzatutako guda garaileari jarraituz, 1945ko azaroaren 10an batzar-agiri honen bidez Gazteria Demokratikoaren Mundu Federakundea eratuta uzten du[...]"
GDMFren helburuak
aldatuGDMFak aldarrikatutako helburuak: gazte-erakundeen batasuna inperialismoaren eta erreakzio atzerakoiaren aurkaren borrokan, bakearen alde, demokraziaren alde, independentzia nazionalaren alde eta eskubide politikoen, sozialen eta ekonomikoen eta gazteen interesen babesean.
GDMFko kideak
aldatuKide aktiboak
aldatuHurrengoa, 2011an Gazteria Demokratikoaren Mundu Federakundea osatzen zuten erakundeen zerrenda da.