Greziako Alderdi Komunista
Greziako Alderdi Komunista (grezieraz: Κομμουνιστικό Κόμμα Ελλάδας, Kommunistikó Kómma Elládas), ezagunagoa haren sigla KKEengatik (orokorrean "ku-ku-e" edo "kapa-kapa-épsilon" ahoskaturik), Greziako alderdi politikorik zaharrena da.
Greziako Alderdi Komunista Κομμουνιστικό Κόμμα Ελλάδας Kommounistikó Kómma Elládas | |
---|---|
Idazkari nagusia | Dimitris Koutsoumpas |
Sorrera | 1918ko azaroaren 4a |
Egoitza nagusia | 145 Leof. Irakliou, 142 31, Atenas |
Ideologia politikoa | Abertzaletasun ezkertiar Euroeszeptizismo Antiinperialismo |
Nazioarteko kidetza | Alderdi Komunisten eta Langileen Nazioarteko Topaketa Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena |
www.kke.gr |
Historia
aldatuSorrera
aldatu1917ko urriko Iraultza Boltxevikeak mundu osotik alderdi komunistak sortzeko bidea eman zuen. 1918an Avraam Benaroyak, Tesalonika Langile Sozialisten Federazioaren buru zen irakasle sefardiak, Greziako Langileen Alderdi Sozialista (SEKE) (Akronimo: SEKE, greziera: Σοσιαλιστικό Εργατικό Κόμμα Ελλάδας, Sosialistiko Ergatiko Komma Elladas). Alderdia bost kideko Batzorde Zentral batekin hasi zen.
Iritzi politikoa
aldatuAlderdia Grezia Europar Erkidegoan sartzearen aurka mintzatu zen. Horrez gain, Maastrichteko Itunaren aurka jarri zen baita Europar Batasunaren hedapenaren aurka ere.
2012ko behar baino lehenagoko hauteskunde parlamentarioetan KKE alderdiaren programa honakoa zen: "langileen boterearen eta herri-ekonomiaren lorpena, irteera Europar Batasunetik eta aldebakarreko zorraren kitapena, ekoizpen-bideen sozializazioa, herri ekoizpen kooperatiben sorrera, nazio-plangintza herrialdearen garapen baliabideen erabilerarako, langileriarekin eta behetik-gorako herri kontrolarekin".
Estalinismoaren aurkako hainbat ezkertiarrek KKEari Stalinek garatu zuen "sozialismoa herrialde bakarrean" kontzeptuari atxikitzea egozten diote. Izan ere, Aleka Paparigak haren mintzaldian Greziak bere burua aski izan dezan sozialismoa nazio-mailan obra dezakeela esan zuen.
KKEren herri aliantza
aldatuAlderdi honek hainbat erakunde eta elkarte klasista eta iraultzaileekin harreman biziak ditu. Erakunde haue hainbat eremukoak dira gazte-eremukoa, sindikatu-eremukoa, emakumeen eremukoa, ikasle-eremukoa, nekazarien eremukoak, langile autonomoen eremukoa eta merkatarien eremukoa:
- Greziako Alderdi Komunistarekin lotuta dagoen gazte-erakundea Greziako Gazteria Komunista, KNE, da. KNEk KKEari eta haren estrategia-xedeei babesa ematen die.
- Greziako Alderdi Komunistako kideek parte hartzen duten sindikatua Langile Guztien Fronte Militantea, PΑΜΕ, da. Erakunde klasista da, mobilizazio eta greba oldarkorrak antolatzen ditu. 415 000 kide zituen 2005ean.
- Greziar Emakumeen Federakuntza
- Ikasleen Fronte Militantea
- Nekazari Guztien Batasun Militantea
- Greziako Monopolioen Aurkako Langile Autonomoen eta Merkatari Txikien Mugimendua
Idazkari Nagusiak
aldatuSΕΚΕ | ||
---|---|---|
1. | Nikolaos Dimitratos | 1918ko azarotik - 1922ko otsailera |
2. | Yannis Kordatos | 1922ko otsailetik - azarora arte |
3. | Nikolaos Sargologos | 1922ko azarotik - 1923ko irailera arte |
4. | Thomas Apostolidis | 1923ko irailetik - 1924ko abendura arte |
ΚΚΕ | ||
1. | Pandelis Pouliopoulos | 1924ko abendutik - 1925ko irailera arte |
2. | Eleftherios Stavridis | 1925ko irailetik - 1926ko irailera arte |
3. | Pastias Giatsopoulos | 1926ko irailetik - 1927ko martxora arte |
4. | Andrónico Chaitas | 1927ko matxotik - 1931ko azarora arte |
5. | Nikolaos Zachariadis | 1931ko azarotik - 1936ra arte |
6. | Andreas Tsipas | 1941ko uztailetik - 1941ko irailera arte |
7. | Georgios Siantos | 1942ko urtarriletik - 1945ra arte |
- | Nikolaos Zachariadis | 1945tik - 1956ra arte |
8. | Apostolos Grozos | 1956an |
9. | Konstantinos Koligiannis | 1956tik - 1972ra arte |
10. | Charilaos Florakis | 1972tik - 1989ra arte |
11. | Grigoris Farakos | 1989tik -1991ra arte |
12. | Aleka Papariga | 1991tik - 2013ra arte |
13. | Dimitris Koutsoumpas | 2013tik - |
Hauteskunde-emaitzak
aldatuData | Hauteskunde motak | Botoak | % | Parlamentariak |
---|---|---|---|---|
1926 | ||||
1928 | ||||
1929 | ||||
1932 | ||||
1932 | ||||
1933 | ||||
1935 | ||||
1936 | ||||
1951 | ||||
1952 | ||||
1958 | ||||
1974 | ||||
1977 | ||||
1981 | ||||
1985 | ||||
1989ko ekaina | ||||
1989ko azaroa | ||||
1990 | ||||
1993 | ||||
1996 | ||||
2000 | ||||
2004 | ||||
2007 | ||||
2009 | ||||
2012ko maiatza | ||||
2012ko ekaina |
- Oharrak:
- ‡ Beste alerdi politikoekin.
- ↔ Fronte Batuaren partea bezala.
- * Ezker Batu Demokratikoaren partea bezala, denboraldi horretan legez-kanpo zegoen Alderi Komunistaren babes legala.
- † Ezker Batua koalizioaren partea bezala.
- †† Ezkerra eta Aurrerapenaren Koalizioaren partea bezala.
Europako Parlamentua
aldatuData | Botoak | % | Parlamentariak |
---|---|---|---|
1981 | |||
1984 | |||
1989 | |||
1994 | |||
1999 | |||
2004 | |||
2009 |
- Oharrak
- †† Ezkerra eta Aurrerapenaren Koalizioaren partea bezala.