Hungariako Langileen Alderdia

Hungariako Langileen Alderdia (hungarieraz: Magyar Munkáspárt) 1989an sortutako Hungariako alderdi politikoa da, Hungariako Langile Alderdi Sozialistatik bereizia. Kapitalismoaren aurka azaldu da beti, eta, eraentza aldatu zenetik, ez du Hungariako Biltzar Nazionalean ordezkaririk lortu. Higikundeantiinperialistan gogotsu esku hartzen du. Alderdiaren agerkariak A Szabadság (euskaraz: «Askatasuna») du izena.

Hungariako Langileen Alderdia
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaHungaria
Ideologiakomunismoa
Jarduera
KidetzaEuropako Ezkerraren Alderdia eta Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
Honen parteEuropako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
Agintea
LehendakariaGyula Thürmer (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1989ko abenduaren 17a
Ordezkatzen duHungariako Langile Alderdi Sozialista
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: m.munkaspart Edit the value on Wikidata

Alderdiaren izenaren laburdura Langileen Alderdia (Munkáspárt) da. 1989tik 1993 arte bereizi zen alderdiaren izena hartu zuen, Hungariako Langile Alderdi Sozialista (Magyar Szocialista Munkáspárt), hain zuzen. 1993tik 2005ra arte alderdiak arte egun laburduratzat duen izena, Langileen Alderdia, hartu zuen. 2005etik 2013 arte Hungariako Langile Alderdi Komunista (Magyar Kommunista Munkáspárt) izena izan zuen. Izan ere, Fidesz alderdiaren gobernuaren komunisten aurkako errepresio-politikaren ondorioz; komunista, sozialista, askapen eta abarreko hitzen gainean debekua ezarri zuen.

Hungariako Langileen Alderdia Hungaria NATOn eta beste erakunde militarretan sartzearen aurka dago. 1996an, alderdiak herrialde osotik izenpe-bilketa antolatu zuen Hungaria NATOn sartzea bozkatuko zen erreferendumera deitzeko. Azkenean, erreferendumera deitu zen, eta "bai" aukera herrialdea NATOn sartzea irabazi zuen.

Alderdiak atzerrian dauden Hungariako tropak atzera ekar ditzaten hainbat kanpaina antolatu ditu, baita Hungariako Estatuaren gastu militarrak txikiagotzeko ere. Hungariako Langileen Alderdiak NATOk Jugoslavian Slobodan Miloševićen aurka egindako kanpainen aurka eta 2003ko Irakeko inbasioaren aurka azaldu zen.

Kanpo-politikan honako hau aldarrikatzen dute:

  • Konponbide baketsua eta justua Ekialde Ertaineko krisiari, aurrerabidean dauden arabiar herrialdeen alde.
  • Mundu osoko herrialdeekiko harreman onetan oinarritzen den kanpo-politika. Horiez gain, Hungariako Gobernuaren politikak gaitzesten ditu, politika ofizialak Japonia, Errusia, Txinako Herri Errepublika eta arabiar herrialdeak baztertzen duela aldarrikatzen du.
  • Europar Batasunetik irtetea.

2006ko Hungariako legegintza-hauteskundeetan botoen %0,41 lortu zuen. 2009an, Hungariako Langileen Alderdia Europako Ezkerraren Alderdia utzi zuen.

Hauteskunde-emaitzak aldatu

 
2010eko hauteskundeetako Alderdiaren hautagaiak.
  • 1990: % 3,68
  • 1994: % 3,18
  • 1998: % 3,95
  • 2002: % 2,16
  • 2006: % 0,41
  • 2010: % 0,11
  • 2014: % 0,58
  • 2018: % 0,25

Kanpo estekak aldatu