Berreaga

Euskal Herriko mendia

Berreaga mendilerroak Txorierri eta Butroe haranak banatzen ditu. Bere mendirik altuenak 364 metroko altuera du. Berreaga mendiak muga egiten du Derio, Zamudio, Mungia eta Gamiz-Fika herrien artean.

Berreaga/Berreagamendi
Datu orokorrak
Garaiera364 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′03″N 2°51′08″W / 43.3175°N 2.8522°W / 43.3175; -2.8522
MendikateaBerreagako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaArtebakarratik

Igotzeko hiru bide nagusi daude: Derioko Artebakarra auzotik, Mungiako Laukariz auzotik eta Zamudioko Geldo auzotik.

2013ko uztailaren 16an Eusko Jaurlaritzak bertoko Herrixka Gotortuaren eta Nekropoliaren Gune Arkeologikoa monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1], monumentu-multzo kategoriarekin. bertan gizakiaren okupazioaren aztarnak aurkitu dira Burdin Arotik, Kristo aurreko III. eta I. mendeen artean, eta Bizkaian garai horretan aurkitutako hileta-hilarrien bilduma onena.[2]

Karistiarrena izandako balizko lurraldean dago[3].

Berreagako herri harresituan aurkitutako estela.

Erreferentziak aldatu

  1. Kultura Ondasun izendapena EHAAn
  2. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (2011-10-30). «Más que estelas en Berreaga» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
  3. Peñalver Iribarren, Xabier; Uribarri Agirrebengoa, Eloisa. (2022). «Caristios» Auñamendi Eusko Entziklopediara.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa