Atxispeko San Pedro ermita

Gamiz-Fikako ermita bateko hondakinak

Atxispeko San Pedro baselizaren hondakinak Gamiz-Fikan daude, mendixka bateko tontorrean, alde bietan aldapa bortitzak dituena. Gaur egun inor gutxi igotzen da hondakin abandonatu horiek ikustera, baina Erdi Aroan bide zaharrak igarotzen ziren bertatik. Inguruan dauden haitzetan induskatutako Erdi Aroko bi hilobi antropomorfo daude, Kantauri isurialdean bakarrak edo bakarrenetakoak direnak.

Atxispeko San Pedro ermita
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGamiz-Fika
Koordenatuak43°18′05″N 2°47′32″W / 43.301405°N 2.792165°W / 43.301405; -2.792165
Map
Ondarea

Historia

aldatu

Bere sorrera antzinakoa da oso eta horren adierazle dira harrian zabaldu diren hainbat zulo, aurretik baseliza bat zegoela, beharbada harrian induskatua. Gaur eguneraino heldu diren eraikinaren aztarnak gotiko eta errenazimentu bitartekoak dira, eskualdean ezohikoa den bolaz apaindutako arku zorrotza duela. Baseliza gerra zibilaren bonbardaketa frankistek suntsituta geratu zen eta tamalez ez da berreraikia izan.[1]

Halaber, ermita inguruko haitzetan X. eta XI. mende bitartekoa diren bi hilobi antropomorfoak dira, trapezoide formakoak eta ingerada zehatzak dituztenak. Harkaitzetaninduskatutako hilobi horiek Bizkaiko ale bakarrak izateaz gain, isurialde kantauriarrean aurkitutako bakanetakoa ere bada. Espainiako mesetan asko dira harkaitz bizian dauden hilobiak, baina Kantauri itsasoko ertzean bakarrak Gamiz-Fikakoak dira. Kultura mozarabiarretakoa izan daitekeela uste izan da. Harriak Atxispe urruneko garaietan sarritan bisitatutako igarolekua izan zela adierazten du.[2][3]

Historikoki inportantzia handia duen ondarea da. 1937ko ekainaren 12an erasotu zuten frankistek eta hortik sartu ziren Bilboko Burdin Hesira. Ordutik ukitu barik egon da, orduko hondakinez beteta, teilatu eta hainbat horma erorita. 2013an 3 egunetan herriko hainbat gazte eta helduk auzolanean garbitu zuten. Herrian antolatutako hitzaldi batean Euskal Herri osoko ermita berezietako bat gisa azaldu zen (paganoak, kobazuloen barruan daudenak...).[2]

Argazkiak

aldatu



Erreferentziak

aldatu
  1. «Gamiz Fika - Atxispeko San Pedro.» www.uribebutroe.eus (Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitatea) (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  2. a b Atxispeko San Pedro ermita. ErduPress.[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Gamiz-Fikako Udala - Fikako Ibilbideak» www.gamiz-fika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).

Kanpo estekak

aldatu