Gamiz (Mungialdea)

Gamiz-Fika osatzen duten bi herrietako bat

Gamiz Gamiz-Fika udalerriko elizatea da (Mungialdea, Bizkaia), 1928an Fikarekin bat egin zuen arte berezko udalerria osatzen zuena. Egun, bi herriek osatutako udalaren burua da.

Gamiz
 Euskal Herria
Gamiz-Fikako udaletxea eta Gamizko eliza
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGamiz-Fika
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′37″N 2°49′06″W / 43.32693805°N 2.81822488°W / 43.32693805; -2.81822488
Demografia

Herritarrei gamiztar deritze.

Demografia

aldatu

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan —1920koan— 657 biztanle eta 128 etxe zituen. INE estatu espainiarreko estatistika-erakunde ofizialak ez ditu Gamizko eta Fikako biztanleria-datuak bereizita eskaintzen. Beraz, ez dago populazio-kopuruak zehatz ematerik.

Historia

aldatu

Elizatearen lehenengo aipamen idatzia 1227koa da, eta ezaguna den lehen alkatea Juan de Elorriaga da, 1558koa.

Auzo nagusiari, non udaletxea kokatuta dagoen, Ergoien deitzen zaio.

Kultura

aldatu

Euskara da herriko hizkuntza, bizkaiera. Gamiztar guztiak dira euskaldunak.

Herriko ondasun nabarmenak: San Andres Apostoluaren parrokia eliza, Uhartetarren dorrea eta Kafranga izeneko baserrian dagoen bataiarri zaharra.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Erreferentziak

aldatu