Port StanleyMalvinetako uhartediko hiria da, 1842tik uhartedi hartako hiriburua dena. Soledad uharteko ipar-ekialdean dago. 1.050 biztanle (1980). Britainiarren basea izan zen Bigarren Mundu Gerran, baina gaur egun merkataritza-portua da batez ere. Larrua eta izokin-olioa esportatzen ditu, eta ikatza, petrolioa eta elikagaiak inportatzen.