Ireki menu nagusia

Saint-Malo

Frantziako udalerria

Saint-Malo (galoz Saent-Malo eta bretainieraz: Sant-Maloù) Bretainiako ipar-ekialdean dagoen hiria da, Ille-et-Vilaine/Il-ha-Gwilen departamenduko handienetakoa. Bro Sant Malou lurralde historikoaren hiriburua ere bada.

Saint-Malo
 Bretainia (eskualdea)
IMG 2935 StMalo.JPG
Saint-Maloko portuaren aireko ikuspegia.
Drapeau de Saint-Malo (20è siècle).svg Blason ville fr Saint-Malo.svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Bretainia (eskualdea)
Departamendua Ille-et-Vilaine (35)
Barrutia Saint-Maloko barrutia (hiriburua)
Izen ofiziala Saint-Malo
Alkatea Claude RENOULT (2014-2020)[1]
INSEE kodea 35288
Postakodea 35400
Demografia
Biztanleria 45.719
% 45 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 55
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Eremua 36,58 km2
Dentsitatea 1.317,96 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 48° 38′ 50″ N, 2° 00′ 32″ W / 48.647222222222°N,2.0088888888889°W / 48.647222222222; -2.0088888888889Koordenatuak: 48° 38′ 50″ N, 2° 00′ 32″ W / 48.647222222222°N,2.0088888888889°W / 48.647222222222; -2.0088888888889
Saint-Malo hemen kokatua: Frantzia
Saint-Malo
Saint-Malo
Saint-Malo (Frantzia)
Altuera 8 m
Mugakideak Saint-Coulomb, Saint-Méloir-des-Ondes eta Saint-Jouan-des-Guérets
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Port Louis eta Gniezno
http://www.ville-saint-malo.fr/

44.620 biztanle zituen 2012an. Dena dela turistikoa izanik bere populazioa 200.000 biztanletara iristen da udan.

GeografiaAldatu

Rance ibaiaren ekialdeko ertzean kokaturik dago, Mantxako kanalaren itsasertzean. Ibaiaren beste aldean Dinard hiria dauka. Hiriaren alde zaharra tonbolo batean eraiki zen eta inguruan uharte txiki ugari ditu, gehienak itsasbeheran lurrarekin lotzen direnak.

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

Galoek sortu zuten K.a. I mendean eta ondoren erromatarra izan zen, Reginca edo Aletum izena hartu zuelarik. IV mendean saxoiek hartu zuten eta gotorlekua eraiki zuten estuarioa itsasoko piraten erasoetatik babesteko.

V eta VI mendeetan britoiak iritsi ziren eta San Aaron eta San Brendanek altxaturiko monasterioaren inguruan haziz joan zen hiria. Izena Saint Malo (edo Maclou) apaizak ematen dio, kondairaren arabera Brendani jarraiki Galesetik etorri zenak.

Kortsarioen hiriaAldatu

Hiriak beti izan du izaera propioa eta 1590an independentzia aldarrikatu zuen "ez frantses, ez bretoi, malotarra baizik" leloa hartuz. 3 urtez izan zen errepublika independientea. XIX mendean pirata eta kortsarioen babesleku bihurtu zen eta hauek itsasontzi ingelesei zerga ezarri zien Mantxako kanala zeharkatzearen truke.

XX MendeaAldatu

Bigarren Mundu Gerran 1994ko abuztuaren amaieran amerikar eta britainiarren bonbaketek San Maloko alde zaharra erabat suntsitu zuten eta 1948 eta 1960 artean dena berreraiki zen.

1998an Europako babes politika ezartzeko bertan bildu ziren Frantzia eta Ingalaterrako ordezkariak.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Dinard)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.4 18.7 23.2 26.9 29.2 33.1 35.4 39.4 33.1 28.9 19.3 17.6 39.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 9.3 11.9 13.7 17.0 19.8 21.9 22.0 20.0 16.3 12.0 9.2 15.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.4 3.1 4.8 5.9 9.0 11.5 13.5 13.6 11.7 9.4 6.1 3.7 8.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -13.7 -11.7 -6.2 -2.8 -0.2 3.6 6.7 5.0 2.3 -4.2 -5.9 -9.6 -13.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 67.0 57.6 53.5 53.0 63.6 49.1 49.7 49.4 62.2 86.8 86.8 80.0 758.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.6 10.8 11.1 10.7 10.3 7.8 7.6 8.0 9.7 13.6 13.8 13.4 129.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.5 1.4 0.6 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.4 7.9
Eguzki orduak 69.5 84.3 127.5 164.1 188.4 206.4 206.4 198.6 167.1 112.6 77.8 64.0 1666.6
Hezetasuna (%) 84 81 79 79 79 81 81 81 82 85 84 85 81.8
Iturria (1): Meteo France (1981-2010, sunshine 1991-2010) [2][3]
Iturria (2): Infoclimat.fr (humidity, snowy days 1961–1990)[4]

GarraioaAldatu

Britainia Handiarekin lotzen duten ferry asko ateratzen dira bertatik Portsmouth, Poole eta Weymouth hirietara. Trena ere badu, Rennes-erako eta ondoren Pariserako TGV tren azkarra barne. Azkenik 5 kilometro hegoaldera Dinard–Pleurtuit–Saint-Malo aireportua aurkitzen da.

Ondasun nabarmenakAldatu

Aipagarriena hiri harresitua da (frantsesez La Ville Intra-Muros), Bretainia iparraldeko turismogune garrantzitsuenetakoa bihurtu du Saint-Malo. Bertan Saint Vincent katedrala eta Kortsarioaren etxea daude. Harresien inguruko uharteetan badira gotorleku txiki ugari ere, Fort de la Conchée, Fort National eta Saint-Servan auzoan Solidor dorrea, denak ere hiria eta estuarioaren sarrera babesteko funtzioaz altxatuak. Grand Bé uhartean Chateaubriand idazlearen hilobia dago.

IruditegiaAldatu

Herritar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) Liste des maires au 25 avril 2014 Frantziako Gobernua.
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Malo