Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua

Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua (gaztelaniaz, Servicio de Vigilancia Aduanera) Espainiako polizia zerbitzu bat da, kontrabandoaren, diru-zuritzearen eta zerga iruzurraren aurka borrokatzeko ardura duena. Espainiako Zerga Agentziaren menpe dago; eta Zerga Agentzia hori, berriz, Espainiako Ogasun Ministerioaren menpe.

Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua
Datuak
Motapolizia
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaEspainiako Zerga Agentzia
Historia
Sorrera1887
webgune ofiziala

Zereginak aldatu

  • Kontrabandoaren aurka jardutea estatu osoan zehar, espainiar uretan eta aire-espazio espainiarrean, hau da; aire, itsaso eta lehorrez.
  • Gordekin Fiskal eta Aduanazainaren funtzioen egikaritza.
  • Zerga Agentziak edo Ikuskapen eta Ikerketa Zuzendariordetza Nagusiak ezarritako ikuskapen, ikerketa edo kontrol ezberdinetan esku hartzea.
  • Baliabide tekniko berezi guztien aukeraketa, ekintza operatibo, itsasontzi, hegazkin, inteligentzia elektroniko eta bestelako baliabideen erabilpena aduanen iruzur eta kontrabandoaren aurka.
  • Diru-zuriketetan esku hartzea eta hala nola, iruzur fiskalagatik jazarpen, ikerketa eta hauen aurkikuntzak burutzea.
  • Agentziako beste zerbitzuei komunikazio zerbitzuak eskaintzea.

Antolaketa aldatu

Aduanazaintza Zerbitzua, Zerga Agentziaren menpe dagoenez, Aduana eta Zerga Berezien Sailean kokatzen da. Halaber, Aduanazaintza Zerbitzua honela osatzen da:

  • Plangintza, Estatistika eta Koordinazio Zuzendariordetza Nagusia
  • Adunanen Kudeaketa Zuzendariordetza Nagusia
  • Zerga Berezien Kudeaketa eta Eskuhartze Zuzendariordetza Nagusia
  • Ikuskapen eta Ikerketa Zuzendariordetza Nagusia
  • Kimiko-Teknologiko Zuzendariordetza Nagusia
  • Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusia
  • Operazio Zuzendariordetza Nagusia
  • Logistika Zuzendariordetza Nagusia

Kanpo estekak aldatu