Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia

Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia,[1] Zerga Administrazioko Estatu Agentzia[2] edo, laburturik, Espainiako Zerga Agentzia (gaztelaniaz: AEAT, Agencia Estatal de Administración Tributaria) Espainiako Administrazio publikoko erakunde bat da, zergez eta aduanez arduratzen dena. Ikerketak egiteko eta kontrabandoaren eta bestelako krimenen aurka borrokatzeko, Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua du bere menpe, polizia agentzia bat dena.

Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia
Agencia Tributaria.svg
Datuak
Mota revenue service (en) Itzuli
Herrialdea Espainia
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza Madril
Jabea Ministry of the Treasury (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1991ko abenduaren 27a

Zerga Administrazioko Espainiako Agentziako zuzendari nagusiak estatu idazkariordearen maila du, eta egungoa Juan Manuel López da.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez du jarduera handirik burutzen, foru lurraldeak direlako eta beren kontura biltzen dituztelako zergak. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundi bakoitzeko ogasunak; eta Nafarroan, Nafarroako Gobernuak.

EginkizunakAldatu

  • Zergen kudeaketa, ikusketa eta bilketa Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan izan ezik.
  • Autonomia erkidegoen eta Hiri autonomoen diru-sarrerekin lotutako eginkizunak.
  • Europar Batasuneko diru-sarreren bilketa.
  • Aduanen kudeaketa eta kontrabandoaren errepresioa.
  • Bestelako zereginak.

ErreferentziakAldatu

  1. Administrazio Informazioko Zerbitzua. Espainiako Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa Noiz kontsultatua: 2015-03-09.
  2. Euskalterm

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu