Victorio Macho

eskultore espainiarra (1887-1966)

Victorio Macho (Palentzia, 1887ko abenduaren 23an - Toledo, 1966ko uztailaren 13an), eskultore espainiar bat izan zen, espainiar eskultura garaikidearen aitzindaria.[1] Donostiako SanTelmo Museoan dagoen Pío Barojaren bustoa egin zuen 1935ean, kopia bat dago Donostiako Victoria Eugenia antzokiaren atzealdeko lorategian 1972tik. Getarian dagoen Juan Sebastian Elkanori egindako monumentuko eskulturak ere Victorio Machorenak dira, Agustin Agirre eta Jose Azpiroz arkitektoek diseinatuta.

Victorio Macho

Bizitza
JaiotzaPalentzia1887ko abenduaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaToledo1966ko uztailaren 13a (78 urte)
Hobiratze lekuaOteroko Kristoa
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Find a Grave: 14540077 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Monumentua Galdósi Retiron (Madril), Victorio Machoren lana 1919an inauguratua

Zurgin baten semea, Victorio Palentzian jaio zen 1887an familia apal batean. Bere gurasoek Arte Eder eta Lanbideak Eskolan matrikulatzea erabakitzen dute Santanderren, eta bertan zizelkatzen ikasten du. 1903an, 16 urterekin eta Palentziako Aldundikopentsio batekin, Madrilera doa bere ikerketei San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian jarraipena emateko. Victorioren lana eta esfortzuak hiru bosturtekotan ezezezagunak dira, Llorente doktorearen hilobiko enkargu ofiziala jasotzen duen arte. Gero ospea lortzen du Galdós-en lehen monumentuarekin eta batez ere 1921ko Arte Modernoko Museoko erakusketan.

Espainiatik ateratzen da Primo De Riveraren diktaduran eta Hendaian instalatzen da; zizelkatzen du Unamuno eta Ramón y Cajal. 1936an San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide izendatzen dute. 1936an Gerra zibila lehertzean, Madriletik ateratzen da Valentziara Errepublikako Gobernuarekin batera. Gerra zibilaren bukaerak erbesteko 13 urtetara eraman zuen Frantzian, Errusian, eta gero Amerikan. Kolonbian sei hilabetez bizi izan ondoren, egonaldi luze bat egin zuen Liman, eta bertan ezkondu zen Zoila Barrós Contirekin. Espainiara itzuli zen 1952an, etxea eta tailerra Toledon hartu zuen, geroago 1967z geroztik Museo Victorio Macho (Roca Tarpeya) kokatu zen eraikin berean, berak Espainiako Estatuari utzi zion legatua ostatu emateko sortu zena.

1964an Isabel La Católicaren Ordenako kidea izendatua izan zen. Bi urte geroago Toledon hiltzen da, 1952an diagnostikatu zioten silikosi baten ondorioz; bere gorpua Palentziara eramaten dituzte, haren azken-nahia jarraituz, eta Oteroko Kristoren oinarrian hondeatutako ermitaren azpian lurperatuak.

 
Oteroko Kristoa (Palentzia)

Lana aldatu

 
Pio Barojaren eskultura Donostian

Erretratuak aldatu

  • 1903 - Danielillo
  • 1916 - Euskal marinela - Marinero Vasco. Toledo, Victorio Macho Museoa.
  • 1920 - Martzelo anaiaren estatu etzana, Toledo, Museo Victorio Macho.
  • 1929Valle Inclán-en burua Toledo, Museo Victorio Macho
  • 1935Pío Barojaren bustoa Donostia, San Telmo Museoa.
  • 1935 - Eskultorearen ama, Toledo, Museo Victorio Macho

Lan publikoa aldatu

 
Venezuelako Gobernuak emandako Simón Bolívarren bustoa (Bogotako Simón Bolívar parkea.
 
Santiago Ramón y Cajali monumentua, Madrileko Retiroko lorategietan

Erlijio lana aldatu

  • Kristoa, Corrales De Buelna-ko eliza, Kantabria.

Ehorzketetxeetako lana aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Semblanza de Emilio García Lozano. El País egunkarian (9.01.1988)]. Kontsulta 2014ko irailean

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victorio Macho