Jacinto Benavente Martínez (1866ko abuztuaren 12a1954ko uztailaren 14a) Espainiako antzerkigilea izan zen, 1922an Literaturako Nobel Saria lortu zuena[1].

Jacinto Benavente


Gorteetako diputatua

1918ko otsailaren 28a - 1919ko otsailaren 5a
Barrutia: Madril
Bizitza
JaiotzaMadril1866ko abuztuaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1954ko uztailaren 14a (87 urte)
Familia
AitaMariano Benavente
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, kazetaria, idazlea, politikaria, poeta, film-zuzendaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Genero artistikoadramaturgia
antzerkia

IMDB: nm0070251 IBDB: 6530
Discogs: 3955927 Find a Grave: 9791984 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Pediatra baten seme izanik, horrekin lotu izan da bere lanetan haurtzaroarekiko erakutsi duen ardura: Niños (1917) liburua eta haurrentzako antzerkiak. Zuzenbide ikasketak alde batera utzi zituen literaturari ekiteko. Autorearen lehen lana (El teatro fantástico, 1892), gaia Musset eta Shakespearerengandik hartua zuena, lau pieza laburrez osatua zen. Ondoko urtean, Cartas de mujeres argitaratu zuen, geroko antzerki lanetan emakumeen psikologiarekiko erakutsi zuen interesaren aitzindari. Ehundik gora lan idatzi zuen: El nido ajeno (1984), Gente conocida (1896), La comida de las fieras (1898). 1901etik aurrera antzerki lan sakonagoak egin ditu. Hala, 1907an Los intereses creados azaldu zen, dena diruaren mende jartzen duen gizarte baten satira umoretsua. 1908an La fuerza bruta aurkeztu eta ondoko urtean haurrentzako antzerki talde bat sortu zuen, haiei zuzenduriko lanak idatziz (El príncipe que todo lo aprendió en los libros, 1910). Nekazari giroan kokaturiko Señora Ama (1908) eta La malquerida (1913) lanetan pertsonaia nagusiak emakumeak dira, gizon zitalek azpiraturik aurkitzen direnak. Geroztikako izenburu anitzen arteko zenbait: La ciudad alegre y confiada (1916), Los intereses creados delakoaren segida; Campo de armiño (1916); Lecciones de buen amor (1924); Pepa Doncel (1928); Vidas cruzadas (1929); La honradez de la cerradura (1942); La infanzona (1945). 1922an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

Lan nabarmenak

aldatu

Jacinto Benaventek 172 antzezlan idatzi zituen, horietatik nabarmenenak honako hauek izanik:

  • Los intereses creados (1907)
  • Rosas de otoño (1905)
  • Señora ama (1908)
  • La malquerida (1913)
  • La ciudad alegre y confiada (1916)
  • Campo de armiño (1916)
  • Lecciones de buen amor (1924)
  • La mariposa que voló sobre el mar (1926)
  • Pepa Doncel (1928)
  • Vidas cruzadas (1929)
  • Aves y pájaros (1940)
  • La honradez de la cerradura (1942)
  • La infanzona (1945)
  • Titania (1946)
  • La infanzona (1947)
  • Abdicación (1948)
  • Ha llegado Don Juan (1952)
  • El alfiler en la boca (1954)

Erreferentziak

aldatu
  1. Peláez Martín, Andrés. (2003). Historia del teatro español. II Cap.: El arte escenico en la edad de plata Madril: Gredos, 2201 or. ISBN 84-249-2393-6..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.