Alonso Berruguete, izen osoa Alonso González Berruguete (Paredes de Nava, 1488 inguruan - Toledo, 1561), espainiar eskultore eta margolaria izan zen.

Alonso Berruguete
ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaParedes de Nava, 1486
Herrialdea Espainia
HeriotzaToledo1561 (74/75 urte)
Familia
AitaPedro Berruguete, Elvira González
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak

Bizitza

aldatu

Pedroren semea eta haren ikaslea izan zen, dirudienez; 1508 inguruan Italiara joan zen, eta Erroman eta Florentzian egonaldiak egin zituen. Michelangeloren ikasle izan zen eta hari jarraituz sorturiko joera manieristari lotu zitzaion lehenetakoa izan zen. 1517an Espainian zegoen berriro eta ondoko urtean Karlos V.aren margolaria izan zen.

Eskultore gisa, Valladoliden, Salamancan eta Toledon aritu zen. Eskultura polikromoa landu zuen, dramatismo agerikoa, manierismoaren ikusmoldeak jarraitzen zituena, baina tradizio gotikoak erabat ahaztu gabe. 1523an, Mejoradako erretaula nagusia (Olmedo) egiteko kontratatu zuten. Ordukoa da, halaber, San Joan elizako Ecce Homo, Olmedokoa; lan erraldoi horietan daude Berrugueteren eskulturarik ezagunenak, hala nola San Sebastian ospetsua.

Valladoliden, Santiago elizako Epifaniaren erretaula egiteko kontratua 1537koa da. Berak eginak dira Toledoko katedraleko goiko aulkiteriaren erdia (1539) artzapezpikuaren aulkia, eta alabastroan landutako Antzaldatzea. Berrugueteren beste lan garrantzitsu batzuk dira Salome (1512-1517 ingurukoa) eta Tavera kardinalaren hilobia (1561).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Berruguete