Navas de Tolosako gudua

bata 1212an gertatu zen Iberiar penintsulako armadako kristauen eta Almohade Inperioko armadako musulmanen artean
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Navas de Tolosa (argipena)»

Navas de Tolosako gudua, arabierazko historiografian Al-Uqab gudua (معركة العقاب), Jaengo Navas de Tolosan 1212ko uztailaren 16an eginiko gudua izan zen. Kristau aliantzaren garaipenaren ondorioz, Iberiar Penintsulako hegoalde ia osoa konkistatzeko ateak ireki zitzaizkien Aragoiri eta bereziki Gaztelari, eta hala egin zuten hurrengo 40 urtean ia osoki; bakarrik Granadako Erresuma geratu zen erresuma kristau horien irismenetik kanpo.

Navas de Tolosako gudua
Errekonkista
Van Halen: "Batalla de Las Navas de Tolosa", Espainiako Senatua (Madril). Olioa. 1864
Data1212ko uztailaren 16a
LekuaLas Navas de Tolosa, Jaen Espainia
38°17′04″N 3°34′58″W / 38.28443°N 3.58286°W / 38.28443; -3.58286
Koordenatuak38°20′35″N 3°32′57″W / 38.343°N 3.54903°W / 38.343; -3.54903
EmaitzaKristauen garaipena
Gudulariak
Gaztelako Erresuma
Nafarroako Erresuma
Aragoiko Erresuma
Orden militarrak
Portugaldar boluntarioak
Frantziar boluntarioak
Leondar boluntarioak (gutxi)
Almohadeen inperioa
Buruzagiak
Alfontso VIII.a Gaztelakoa
Antso VII.a Nafarroakoa
Piarres II.a Aragoikoa
Muhammad An-Nasir
Indarra
70.000 125.000
Galerak
2.000 90.000

Aurretikoak aldatu

Bataila Inozentzio III.a aita santuak, Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Rodrigo Ximenitz Toledoko artzapezpikuak bultzatu zuten, almohade musulmanean aurkako gurutzada deituz; izan ere, almohadeek Al-Andalus kontrolpean hartu zuten XII. mende erdialdetik.

1145ean, almohadeek Al-Andalus inbaditzeari ekin zioten eta, are, 1195ean, Alarcosko gudua irabazi zuten. Ondorioz, dinastia musulman horren boterearen muga Toledoko mendietan kokatu zen, eta Toledo eta Tajoren ibarra mendean hartzeko aukera gertu sentitzen zen.

Alfontso VIII.a Nafarroako Erresumarekin liskar betean zebilen, Nafarroa inbaditu baitzuen 1199-1200ean. Harrezkero, Nafarroa mendebaldeko lurraldeak atxiki zituen. Antso Azkarra erregea almohadeekin aliantzak bilatu zituen, Gaztelaren bultzada militarrari aurre egiteko, noiz eta Inozentzio III.a aita santua gurutzadetara deitzen ari zenean.

Kristautasunaren izenean egindako kontraeraso batek berretsi egingo zuen almohade musulmanekin aliatzeko debekua eta urrutiratu egingo zuen haien arrisku militarra. Aita Santuaren bitartez, penintsulako erresuma kristau guztiek itun bat hitzartu zuten, tregoei amaiera jarri zieten eta, gero, Muhammad An-Nasir kalifak berak zuzendutako armadaren aurkako borroka handia prestatu zuten.

Armadak aldatu

Kristauen armada aldatu

Hauek dira kristauen armadaren parte-hartzaileak:

Armada Toledon 1212ko udan bildu eta hegoalderantz jo zuen. Malagón hartu eta gero, Pirinioez bestaldetik joandako gurutzatuek ihes egin zuten Alfontso VIII.ak hartutako erabakiekin bat ez zetozelako eta beroa zela eta. Calatrava la Vieja hartu zutenean, berriro izan zituzten liskarrak Alfontso eta frantziarrek: Alfontso VIII.ak galtzaileekiko jarrera gizabidetsu azaltzea erabaki bazuen ere, gurutzatuek lapurreta eta erailketei ekin zizkien Malagónen. Lehen ere, frantziarrek Toledoko judutegia eraso zuten.

30.000 frantziarrek alde egiteak (Narbonneko gotzainak gidatutako 150 Languedoceko zaldun baino ez ziren geratu) armada murriztu bazuten ere, 70.000 lagunek osatu zuten inoiz eskualde hartan ikusitako armada handienetariko bat. Calatrava la Vieja hartu ondoren, Antso VII.a Nafarroakoak zuzendutako 200 zaldun nafarrak agertu ziren.

Musulmanen armada aldatu

Armada kristauan handia izanda, Muhammad An-Nasir almohadeen kalifak zuzendutakoa handiagoa zen. Kristauen kronikek 300.000 eta 400.000 lagunen artean osaturiko armada zela esan bazuten ere, 120.000 zirela uste dute gaur egungo historialariek. Hona hemen parte-hartzaileak:

Gudua aldatu

 
Antso VII.a Nafarroakoa Navas de Tolosan (Orreagako Kolegiatako beiratea)

Kristauak 1212ko uztailaren 13an, barikua, Navas de Tolosara heldu ziren, Santa Elenatik gertu. Zapatua eta domekan liskar txikiak egin zituzten. Uztailaren 16an eraso zuten.

Kristauen bigarren lerroa Nuñez Larakoak gidatutako gaztelarrek eta ordenak erdigunean, nafarrek eta Ávila, Segovia eta Medina del Campo gudarosteek eskuinaldean eta aragoarrek ezkerraldean osatua zen. Lehenengo lerroa Haroko Diego Lopez II.ak zuzendua zen. Almohadeek Alarcosko guduan erabilitako taktika bera erabili zuten: abangoardiako boluntario eta arkulariak atzera eman, elite soldaduen kontraerasoa eta zaldunek hegaletatik inguratuz.

Kristauen lehenengo lerroak ezin eutsi eta bigarrena laguntzera etorri zen. Hildako asko izan bazituzten ere, Haroko Diego Lopez II.a, bere semea zen Haroko Lope Diaz II.a, Nuñez Larakoa eta ordenek zutik zirauten. Orduan, kristauen erregeek azken lerroa erabiliz karga bat egin eta hegalekoek zaldunei eraso zieten.

Geroko iturrien arabera, Antso VII.a Nafarrokoak, bere hegalean soldadutza borrokatzeari ekin ziola aprobetxatuz, Al-Nasir zegoen lekurantz jo zuen. Berarekin zeramatzan berrehun zaldun nafarrek, bere hegaleko beste lagunekin batera, azken defentsa hartu zuten mendean: imesebelena. Nafarrek hauen kateak apurtzeko lehendabizikoak zirenez, Antsoak kateak eraman zituen Nafarroako armarria jartzeko asmotan[1].

Muhammad An-Nasirren kanpamenduan egindako sarraskia latza zen. Islamiar arkulariek ezin zuten zalditeria astuna gelditu eta denek bere kabuz bilatu zuten ihes egiteko bidea, tartean kalifak berak.

An-Nasirrek Jaénera presaka ihes egin zuenez gero, kristauek gerrako harrapakin handian lortu zuten.

Ondorioak aldatu

 
Nafarroako armarri berria, kateak zituena.

Gudu honen ondoren, Iberiar penintsulan musulmanek izandako boterea gainbehera etorri zen. Hurrengo berrogei urtean, kristauek penintsula hegoaldeko eskualde asko eskuratu zituzten. Gudua eta gero, indar kristauek Baeza hartu zuten arren, almohadeek laster berreskuratu zuten. Garaipenaren eraginkortasuna handiagoa izango zen 1225 arte gosete handi bat gertatu izan ez balitz. Calatravako ordenako zaldunek Almagrotik gertu dagoen Calatrava la Nuevako gaztelua eraiki zuten 1213 eta 1217 artean, horretarako lan-eskurako galtzaileak baliatuz.

Gaztelako Erresumak lurralde irabazi handiak izan zituen hurrengo 40 urtean, Al-Andaluseko hiri garrantzitsu guztiak bata bestearen atzetik gaztelarren mendean erori baitziren, tartean Kordoba (1236) eta Sevilla (1248), Iberiar Penintsulako musulmanen hiri nagusi eta sinbolikoak. Granada bakarrik geratu zen gaztelarren oldar militarretik salbu Al-Andalus osoan.

Bestalde, Nafarroak irabazi gutxi batzuk izan zituen, lurralde solte batzuen gaineko jabetza onartu zitzaion, baita hara joateko eskubidea ere. Aldiz, ez zituen Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea berreskuratu ahal izan. Horrez gain, erresuma kristau gisa zuen agintaritza eta eskubidea berretsi zitzaizkion nazioarteko testuinguruan.

Erreferentziak aldatu

  1. Hau Ambrosio Huitzik 1912an dudatan jarria zen, Iñaki Iriartek esanda Saltus y Ager Vasconum. Cultura y política en Navarra (1870-1960) bere liburuan online

Bibliografia aldatu

  • María Dolores Rosado eta Manuel Gabriel López: "La batalla de las Navas de Tolosa : historia y mito" , Jaén: Caja Rural, 2001, ISBN 84-699-6793-2
  • Juan Carlos Losada: "Batallas decisivas de la Historia de España", Punto de Lectura, 2004.
  • Ambrosio Huitzi: "Las grandes batallas de la reconquista durante las invasiones africanas". (2000) Granadako Unibertsitatea ISBN 84-338-2659-X

Kanpo estekak aldatu