1960ko Frantziako Tourra

1960ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatu zen. 4173 kilometroko ibilbidea egin zen 21 etapatan banatuta, lehena bi sektoretan banatua egon zelarik.

1960ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa47. Frantziako Tourra
Txapelketa1960 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakekainak 26 – 1960.eko uztailak 17
Luzera4.173 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
Irteera-lekuaLille
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak128
Amaitu dutenak81
Emaitzak
TxapeldunaITA Gastone Nencini (Carpano)
TxapeldunordeaITA Graziano Battistini
HirugarrenaBEL Jan Adriaensens
Puntukako sailkapenaFRA Jean Graczyk (Helyett-Leroux-Fynsec-Hutchinson-A.C.B.B.)
Eskalatzailerik onenaITA Imerio Massignan
Talderik onenaFRA Frantzia
◀19591961▶
Dokumentazioa

128 txirrindularik parte hartu zuten 14 txirrindulariko 4 taldetan eta 8 txirrindulariko beste 9 taldetan banatuta. 81 izan ziren proba amaitu zutenak. Arlo honetan Italiako talde nazionala nabarmendu zen, Parisera bere txirrindulari guztiekin iritsi zena.

Seigarren etapan lau txirrindularik osatutako ihesaldi bat gertatu zen. Gastone Nencini, Roger Rivière, Jan Adriaensens eta Hans Junkermann izan ziren lau txirrindulari horiek, helmugan pelotoiari 14 minutu baino gehiago atera ziotelarik, eta Tourraren edizio honen garapena markatuko zuena, horietatik hiruk lehen lau postuetan amaitzea lortuko baitzuten. Ihesaldiko laugarren kidea zen Roger Rivièrek ez zuen proba amaitzea lortu, 14. etapan Col de Perjuret jaisten istripu ikusgarri bat jasan baitzuen, bere kirol karrera amaitutzat emango zuena bizkarrezurra haustean.

Lehen aldiz, trenbide bidez joan zen etapa baten helmugatik hurrengoaren hasiera punturaino. Uztailak 5ean izan zen, Bordele, 9. etapa amaitu zen tokia, eta Mont-de-Marsanen artean, non hurrengo egunean 10. etapa hasi zen.

Tourraren garaileak, Gastone Nencini, proba 37,210 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a (a) ekainak 26 Lille -   Belgika Brusela 108   Belgika Julien Schepens   Belgika Julien Schepens
1.a (b) ekainak 26   Belgika Brusela-  Belgika Brusela 28 (erlojupekoa)   Frantzia Roger Rivière   Italia Gastone Nencini
2.a ekainak 27   Belgika Brusela - Malo-les-Bains 208   Frantzia René Privat   Italia Gastone Nencini
3.a ekainak 28 Malo-les-Bains - Dieppe 209   Italia Nino Defilippis   Joseph Groussard
4.a ekainak 29 Dieppe - Caen 211   Jean Graczyk   Henri Anglade
5.a ekainak 30 Caen - Saint-Malo 189   André Darrigade   Henri Anglade
6.a uztailak 1 Saint-Malo - Lorient 191   Roger Rivière   Belgika Jan Adriaensens
7.a uztailak 2 Lorient - Angers 244   Graziano Battistini   Belgika Jan Adriaensens
8.a uztailak 3 Angers - Limoges 240   Italia Nino Defilippis   Belgika Jan Adriaensens
9.a uztailak 4 Limoges - Bordele 225   Belgika Martin Van Geneugden   Belgika Jan Adriaensens
10.a uztailak 5 Mont-de-Marsan - Paue   228   Roger Rivière   Gastone Nencini
11.a uztailak 6 Paue - Luchon   161   Kurt Gimmi   Gastone Nencini
12.a uztailak 7 Luchon - Tolosa Okzitania 176   Jean Graczyk   Gastone Nencini
13.a uztailak 9 Tolosa Okzitania - Millau 224   Belgika Louis Proost   Italia Gastone Nencini
14.a uztailak 10 Millau - Avignon 217   Belgika Martin Van Geneugden   Italia Gastone Nencini
15.a uztailak 11 Avignon - Gap 187   Belgika Michel Van Aerde   Italia Gastone Nencini
16.a uztailak 12 Gap - Briançon   172   Graziano Battistini   Gastone Nencini
17.a uztailak 13 Briançon - Aix-les-Bains   229   Jean Graczyk   Gastone Nencini
18.a uztailak 14 Aix-les-Bains - Thonon-les-Bains   215   Fernando Manzaneque   Gastone Nencini
19.a uztailak 15 Pontarlier - Besançon 83 (erlojupekoa)   Rolf Graf   Gastone Nencini
20.a uztailak 16 Besançon - Troyes 229   Pierre Beuffeuil   Gastone Nencini
21.a uztailak 17 Troyes - Paris 200   Jean Graczyk   Gastone Nencini

Sailkapen nagusia aldatu

Azken sailkapen nagusia
1. Gastone Nencini   Italia 112h 08' 42"
2. Graziano Battistini   Italia + 5' 02"
3. Jan Adriaensens   Belgika + 10' 24"
4. Hans Junkermann   Alemania + 11' 21"
5. Jef Planckaert   Belgika + 13' 02"
6. Raymond Mastrotto   Frantzia + 16' 12"
7. Arnaldo Pambianco   Italia + 17' 58"
8. Henri Anglade   Frantzia + 19' 17"
9. Marcel Rohrbach   Frantzia + 20' 02"
10. Imerio Massignan   Italia + 23' 28"
11. Fernando Manzaneque   Espainia + 25' 59"
12. Albertus Geldermans   Herbehereak + 26' 33"
13. Jean Graczyk   Frantzia + 26' 55"
14. François Mahé   Frantzia + 32' 36"
15. Louis Rostollan   Frantzia + 34' 18"
128 partehartzaile, 81 sailkatu

Puntukako sailkapena aldatu

  1. Jean Graczyk 74 punturekin
  2. Graziano Battistini 40 punturekin
  3. Gastone Nencini 35 punturekin

Mendiko sailkapena aldatu

  1. Imerio Massignan 56 punturekin
  2. Marcel Rohrbach 52 punturekin
  3. Graziano Battistini 44 punturekin

Taldekako sailkapena aldatu

Parte-hartzaileak aldatu

Espainia
Belgika
Frantzia
Italia
Suitza /Luxemburgo
Herbehereak
Alemania
INTERNATIONS
Erresuma Batua
OUEST
EST - SUD-EST
PARIS - NORD
CENTRE - MIDI

A : Etapan zehar abandonatu zuen.


Aurrekoa
1959ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1960ko ekainak 26 eta uztailak 17 artean ospatua
Ondorengoa
1961eko Frantziako Tourra

Kanpo estekak aldatu

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.