Jean Brankart

txirrindulari belgikarra

Jean Brankart (Momalle (Remicourt), 1930ko uztailaren 12a - Lieja, 2020ko uztailaren 23a), txirrindulari belgikar ohia zen. Bigarren sailkatu zen Fantziako Tourrean eta baita Italiako Giroan ere.

Jean Brankart

(1954)
Bizitza
JaiotzaRemicourt1930eko uztailaren 12a
Herrialdea Belgika
HeriotzaLieja2020ko uztailaren 23a (90 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia

Kirol ibilbidea aldatu

Txirrindulari profesionala izan zen 1953tik 1960ra, eta guztira 27 garaipen lortu zituen. Bere lorpenik handiena 1955eko Frantziako Tourreko 2. postua izan zen, Louison Bobet frantziarraren atzetik, bi etapa irabazi ondoren.

Erlojupeko lasterketetan trebea zen, hoen froga 1955eko Frantziako Tourreko 21. etapan erlojupeko etapako garaipena izan zen, eta 1956ko, 1958ko eta 1959ko garaipenak Belgikako jazarpen txapelketa nazionaletan. Mendiko etapetan ere arrakasta izan zuen, eskalatzaile onena izan zen Italiako Giroan 1958an eta hirugarren sailkatu zen kategoria honetan 1955eko Frantziako Tourrean. 1960an bihotzeko arazoak zirela medio, txirrindularitzako ibilbideari amaiera eman behar izan zion.

Taldeak aldatu

  • Gitane-Hutchinson (1953-1954).
  • Girardengo (1955).
  • Elve (1956).
  • Peugeot (1957).
  • Dunlop (1958-1959).

Palmaresa aldatu

1953

1954

1955

1956

1957

  • Ambereseko Hiru Eguneko etapa bat.
  • 3. Paris-Nizan.

1958

1959

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Lasterketa 1953 1954 1955 1956 1957 1958 1959 1960
Italiako Giroa 7. 2.
Frantziako Tourra 9. 2. 39. UT 10. UT
Espainiako Vuelta X X UT
  Munduko txapelketa UT UT

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu