Gerald Ford
Gerald Rudolph Ford (Omaha, Nebraska, 1913ko uztailaren 14a - Rancho Mirage, Kalifornia, 2006ko abenduaren 26a) estatubatuar politikaria izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako 38. lehendakaria izan zen 1973 eta 1974 bitartean.[1] AEBetako lehendakari bakarra izan da lehendakari edo lehendakariorde hautatu ez dutena.
Bizitza
aldatuMichigan eta Yale unibertsitatean ikasi zuen, non amerikar futbolaren izarra izan baitzen. Horren ostean, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. Michigango Grand Rapids eskualdearen izenean aritu zen Ordezkarien Etxean 1973 arte. Spiro Agnewek dimisioa aurkeztutakoan, Ford presidenteorde izendatu zuten, Watergate eskandaluaren zenitean. 1974ko abuztuaren 9an presidente bihurtu zen, Richard Nixonek dimisioa eman ondoren.[1]
Haren agintaldian, azken estatubatuar tropak atera ziren Vietnamdik. Ekonomiaren aldetik, inflazioak eta atzerapen ekonomikoak gibelera egiten jarraitu zuten. Kongresuan demokratek gehiengo nabarmena izanda, Fordek ezin izan zituen nahi adina neurri hartu. Nixoni barkamena eman ostean, askoren muzina jaso zuen Fordek, eta 1976ko hauteskundeetan Jimmy Carterren aurka galdu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Gerald Ford AEBetako presidente ohia hil da, 93 urte zituela. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-5).
Kanpo-estekak
aldatu