Ayodhya
Ayodhya (Hindustani: (Entzutea); IAST: Ayodhydel) Uttar Pradesh estatu indiarrean Saryu ibaiaren ertzean dagoen hiria da. Faizabad barrutiko eta Uttar Pradesheko (India) Faizabad dibisioko egoitza administratiboa da.[1][2] Udalbatza bakar bat osatzen du Faizabad hiri bikiarekin batera.
Ayodhya अयोध्या | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Uttar Pradesh |
Division of Uttar Pradesh | Ayodhya division |
Indiako barruti | Ayodhya barrutia |
Jatorrizko izena | अयोध्या |
Posta kodea | 224123 |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°47′57″N 82°12′16″E / 26.7992°N 82.2044°E |
Azalera | 79,8 km² |
Altuera | 93 m |
Demografia | |
Biztanleria | 55.890 (2011) 6.240 (2001) |
Dentsitatea | 700 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 5276 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Matrikula | UP-28 |
Ayodhya, Saket izenez ere ezaguna, Indiako hiri zaharra da. Ramayana epika handia bertan kokatua dago eta Rama pertsonaiaren jaioterria da. Ayodhya Kosalako erresuma zaharraren hiriburua zen. Batez beste 93 metroko altuera du. Ramaren jaioterria dela uste denez, Ayodhya (Awadhpuri) hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenetako bat da.[1]
Jainisimo eta budismoaren hasierako testu kanonikoetan aipatzen da Gautama Buda eta Mahavira erlijio-buruzagiek hiria bisitatu eta bertan bizi izan zirela. Jainismoaren testuek bost tirthankararen sorleku gisa deskribatzen dute baita ere: Rishabhanatha, Ajitanatha, Abhinandanatha, Sumatinath eta Anantnath, eta Bharata Chakravarti mitikoarekin lotzen dute. Gupta garaitik aurrera, zenbait iturrik Ayodhya eta Saketa hiri berdinaren izen bezala aipatzen dituzte
Ramaren jaioterria delakoan, Ayodhya hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenen artean dago. Rama jaio zen lekuan tenplu bat zegoela uste da, Mughal Babur enperadorearen aginduz eraitsia izan omen zena, eta haren ordez meskita bat eraiki zen. 1992an, lekuari buruzko eztabaidaren ondorioz, hindu talde batek meskita eraitsi zuen. Talde horien helburua toki horretan Ramaren omenezko tenplu handi bat berreraikitzea zen.[3] Gorte Goreneko bost epailek osatutako epaimahai batek 2019ko abuztutik urrira bitartean alde bateko eta kontrako argudioak entzun zituen, eta lurra erregistro fiskalen bidez gobernuarena zela diktaminatu zuen, eta tenplu hindua eraikitzeko fideikomiso bati emateko agindu zuen. Hallaber, Uttar Pradesh Sunnien Batzar Nagusiari 2 hektareako lur alternatibo bat emateko agindu zion gobernuari, eraitsitako Babriko meskitaren ordez beste meskita bat eraikitzeko. Ram Mandir-en eraikuntza 2020ko abuztuan hasi zen.[4]
Demografia
aldatuIndiako 2011ko erroldatik, Ayodhyak 55.890 biztanle zituen. Gizonak biztanleriaren %56,7 izan ziren eta emakumeak %43,3. Ayodhyak %78,1eko batez besteko alfabetatze-tasa zuen. 2011ko Zentsuko datu erlijiosoen arabera, biztanle gehienak hinduismoaren jarraitzaileak dira (%93,23), musulmanak bigarren izanik (%6,19).[5]
Geografia eta klima
aldatuAyodhyak klima subtropikal hezea du, Erdialdeko Indian ohikoa dena. Udak luzeak, lehorrak eta beroak dira, eta martxoaren bukaeratik ekainaren erdialdera arte irauten dute, 32ºCko inguruko tenperaturarekin egunean zehar bataz beste.[6] Ondoren, montzoien denboraldia izaten da, urrira arte irauten duena. Urteko prezipitazioa 1.067 mm ingurukoa izaten da, eta batez besteko tenperatura 28ºC ingurukoa. Negua azaroaren hasieran hasten da eta urtarrilaren bukaera arte irauten du. Ondoren, udaberri laburra izaten da otsailean eta martxoaren hasieran. Batez besteko tenperaturak epelak dira, 16ºC inguru, baina gauak hotzagoak izan daitezke.[6]
Leku interesgarriak
aldatuHiri senidetuak
aldatuIrisgarritasuna
aldatuAyodhyara iristeko, aireportu hurbilenak Ayodhya, 5 km-ra; Amausi Lucknow, 134 km-ra eta Allahabad, 166 km-ra dira. Ayodhya zenbait hiri eta herri garrantzitsuri lotuta dago errepidez, besteak beste, Lucknow (130 km), Gorakhpur (140 km), Allahabad (160 km), Varanasi (200 km) eta Delhi (636 km).[8]
Autobus zerbitzu zuzena hasi da Ayodhya eta Janakpur artean (Sitaren jaioterria), Nepalen, Ramayanako zirkuitua deritzona osatzeko.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b District Ayodhya - Government of Uttar Pradesh | City Of Lord Rama | India. . Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "AboutDistrict" defined multiple times with different content - ↑ «About District» District Ayodhya – Government of Uttar Pradesh.
- ↑ «Ayodhya verdict: No place for fear, negativity in 'New India', says PM» Business Standard 9 November 2019.
- ↑ «Ayodhya Ram Mandir highlights: Celebration, lamps, fireworks light up the nation as it witnesses a historic day» Deccan Herald 5 August 2020.
- ↑ «Ayodhya Nagar Palika Parishad City Population Census 2011-2021 | Uttar Pradesh» 2011 Census of India (Government of India).
- ↑ a b «Official Website of Nagar Nigam, Ayodhya / Ayodhya City / Geographical status» nagarnigamayodhya.in.
- ↑ «MoU on Twinning arrangements between Kathmandu-Varanasi, Janakpur-Ayodhya and Lumbini-Bodh Gaya as sister cities» pib.gov.in.
- ↑ How to Reach | District Ayodhya - Government of Uttar Pradesh | India. .
- ↑ «Modi, Oli Jointly Inaugurate Janakpur-Ayodhya Direct Bus Service» Outlook 11 May 2018.