Te (landarea)

Te (Camellia sinensis), Camellia generoko eta Theaceae familiako landarea.

Te (landarea)
Tea Plant.jpg
Iraute egoera

Daturik gabe (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaTheaceae
GeneroaCamellia
Espeziea Camellia sinensis
Banaketa mapa
World Map Tea Production.svg
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakTe berde, tea leaves (en) Itzuli, tea leaf oil (en) Itzuli eta te
Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Te».
Camellia sinensis

Espezie honetako landareen hostoekin egiten da te-infusioa. Te zuria, berdea, beltza eta Oolong tea, denak egiten dira espezie honekin. Haien arteko aldea honetan datza: modu diferentean prozesatzen dira, eta oxidazio-maila desberdinetara heltzen dira.

Camellia izena Georg Kamel (1661–1706) jesuitarengandik datorkio. Farmazialaria ere bazen, eta misiolari gisa joan zen Filipinetara. Lineok Kamelen izena hautatu zuen 1753an genero honentzat, jesuitak botanikari egin zion ekarpena ohoratzeko. Sinensis hitzak, berriz, txinakoa esan nahi du latinez.

Lau barietate onartzen dira, eta horietatik C. sinensis sinensis barietatea eta C. sinensis assamica barietatea erabiltzen dira gehien tea egiteko.

Jatorriz, Txina kontinentalekoa eta Asiaren hego eta hego-ekialdekoa da espezie hau. Gaur egun, ordea, mundu osoko lurralde tropikal eta subtropikaletan landatzen da.

Zuhaixka hostoiraunkorra da, eta normalean ez zaio uzten 2 m-ko garaiera gainditzen; libre utziz gero, zuhaitz bihurtuko litzateke. Lore zuri-horixkak ditu (2,5-4 cm-koak), eta 7-8 petalo. Hostoak 4–15 cm luze eta 2–5 cm zabal izan ohi dira, eta berde kolore distiratsua izaten dute. Hosto jaioberriak argiagoak izaten dira, eta nahiago izaten dira tea egiteko. Hosto-adinaren araberakoa izaten da te-kalitatea, konposizio kimiko desberdina izaten baitute (hosto jaioberriek % 4 kafeina izan ohi dute). Kimua eta lehen bi edo hiru hostoak eskuz biltzen dira, astean behin edo bi astean behin.

LokalizazioaAldatu

Te planta Txinako hegoaldetik eta Asiako hego-ekialdetik dator, baina gaur egun mundu osoan landatzen da, bai eskualde tropikaletan bai subtropikaletan. Txina, India, Zeilan, Japonia, Indonesia, Kenia eta Taiwan dira produktorerik handietan. Txinako medikuntza tradizionalean erabiltzen diren oinarrizko 50 belarretako bat da.

EtimologiaAldatu

Sinensis terminoak "Txinakoa" esan nahi du latinez. Gaur egun zaharkituta dauden espezie honen antzinako izen zientifikoak thea bohea, thea sinensis eta thea viridis dira.

Txinerazko tea [茶] da, pinyinera transliteratua, chá bezala jotzen duena, eta, antzinako transliterazio batean, Peh-oe-ji deitua, normalean, Txina hegoaldeko euskalkietarako erabiltzen zena. Txa forma, ziuraski, portugesekin sartu zen Europan, takar forma, herbeheretarrekin egin zuen bitartean, biak Asiako merkatari handiak, herrialde ezberdinetan eta euren hizkuntzetan zabalduz.

DeskribapenaAldatu

Zuhaixka edo zuhaitz txiki (1-9 m) iraunkorra da, sustrai nagusi sendoa duena; zuhaitza, normalean, moztu egiten da, hostoetatik tea egiteko landatzen denean 2 metrotik gorakoa izan ez dadin. Hosto, glabra eta ertz zerratuak 4-15 cm luze eta 2-5 cm zabal dira. Loreak, besapeak, bakartiak edo 3ko taldeetan, 5 sepalo, 6-8 petalo eta estamin ugari dituzte, zuri-horixka kolorekoak dira eta 2-4 cm-ko diametroa dute. Obulutegia, trilokulatua, globosoa da, trinko iletsua edo glabreszentea. Haziak zentimetrikoak dira eta kolore arrekoak.

ErabileraAldatu

Te hostoei bildu eta erabili aurretik tratamendu desberdinak ematen zaizkie. Tratamendu horien ( hartzitu edo artzitu gabeak) harabera tea desberdinak lortzen dira, berdea, beltza, zuria, Pu-erh edo gorria, horia, oolong...

Hostoek % 4 inguru kafeina dute. Bildutako hostoen ezaugarriek eta konposizio kimiko desberdinek, adinaren arabera, te mota ezberdinak sortzen dituzte. Hostorik zaharrenak berde ilun kolorekoak dira. Xamurrak, berde zurbilak eta barrean zaparrada zuri motz bat dutenak dira gustukoenak.

Barietate erabiliena assam (batzuetan C. sinensis assamica edo C. assamica deitua) eta Txinako landarea (C. sinensis sinensis deitua) dira, baita bi hauen zenbait gurutzaketa ere.

Te motak jasotako tratamenduaren arabera.Aldatu

Te beltza: Hostoen lehorketa fase baten ondoren, kiribildu eta hartzitu egiten dira. Ondoren aire beroarekin hartzitzea mozten da 30 minutuz. Amaitzeko hostoak sailkatu egiten dira.

Te gorria, erdi hartzitua edo oolong: Te beltzaren prozedura berdina du baino hartzitzea denbora motzagoa da. Te berde eta beltzaren arteko infusioa da. Bereziki Formosako uhartean produzitzen da. Zapore arinagoa eta kolore gorrixka izaten dute.

Te berdea: Te hostoak lurrinekin bigundu eta kiribildu ondoren lehortu egiten dira, hartzitzen utzi gabe. Zapore garratzekoa da, Txinan eta herrialde musulmanetan kontsumitzen dira bereziki.

Te txuria: Te hostoak bildu eta naturalki lehortzen diren hostoak dira. Tratamendu eta oxidazio mailarik baxuena duen te mota da. Zaporez arinena. Txinan du jatorri eta bertakoa da produkzioa.

Istanteko tea: Te beltzaren deshidratazioak eman ondoren lortzen den produktu, likido beroetan diluitu daitekeena.

Lurrin desberdina duten teak: Normalean te berdea izaten dute oinarri, eta hauei bestelako gehigarri zaporetsu eta lurrintsuak, loreak, (jasmin, arrosa, menda, ..) espeziak, (kanela, banilla, erregaliz...) eta fruitu lehorrak ( laranja, limoia, anana, pomeloa, mangoa...) gehitzen zaizkie.

Te motak herrialdeen araberaAldatu

India: Kalitate desberdineko te motak produzitzen dituzte.Aldatu

Assan: Kalitate handiko, te beltza.Aldatu

Darjeeling: Te beltza, fruitu lurrinekin.Aldatu

Sikkim: Darjeeling tearen antzeko te beltza baina gorputz gehiagokoa.Aldatu

Nilgiri: Oso lurrintsua nahasketetan erabiltzen da.Aldatu

Sri Lanka (Zeilan): Mundu mailan preziatuak diren te beltzak.Aldatu

Dimbula: Te beltza gorputz handikoa.Aldatu

Uva: Kalitate handiko te gorrixkak.Aldatu

Txina: Mundu mailan gehien te produzitzen dituen herrialdea dugu. Bereziki te berdea.Aldatu

Yunnan: Kalitate handiko te beltza.Aldatu

Pu-Erh: Te gorria. Yunna eskualdean produzitua eta osasunerako erabilia.Aldatu

Keemun: Te ilun beltza, orkidea lurrinekoa.Aldatu

Pai Mu Tan: Te txuri.Aldatu

Lapsang Souchong: Te beltza, ketu lurrinekin.Aldatu

Gunpowder: Txinako te berderik ezagunena.Aldatu

Larrosa tea: Larrosa lore-hostoekin lurrindua.Aldatu

Jasmin tea : Pitin bat hartzitua, jasmin lorekin lurrindua.Aldatu

Japon: Kalitate handiko te berdea bakarrik produzitzen du.Aldatu

Sencha.Aldatu

Bancha.Aldatu

Matcha.Aldatu

Beste herrialde batzukAldatu

Indonesia: Gorputz erdiko teak gozo antzekoak.Aldatu

Kenya: Gorputz handiko teak nahasketak egiteko.Aldatu

Formosa (Taiwan): Txinako oolongs antzeko teak produzitzen dituzke.Aldatu

Te nahasketa ezagunakAldatu

English Breakfast: Indiako te gorriak eta Zeilangoak nahasita lortzen da.Aldatu

Ear Grey: Munduko te nahasketarik ezagunena da. Txinako te beltzak bergamota lurrina duten Indiako tearekin nahasita lortzen dira.Aldatu

Te prestaketakAldatu

Arau orokorrakAldatu

Jarri teontzian anoa bateko poltsatso edo postre koilarakada 1 te lehor.

Ur beroa gehitu teontzian.

Tapatu eta dagokion infusioaren arabera utzi dagokion denbora.

  • Te berdea: 2 minutu.
  • Te gorria edo oolong: 3 minutu.
  • Te beltza: 4 minutu.

Katilu batean zerbitzatu.

Te prestaketa desberdinakAldatu

Tea limoiarekinAldatu

Te prestaketa bi limoi xerrarekin aurkeztuko da.

Tea esnearekin edo Ingalaterrako eranAldatu

Tea esne pittar txiki batekin aurkeztuko da.

Te mendarekinAldatu

Tea mendabeltz hosto freskoekin prestatuko da.

Te amerikarraAldatu

Te hostoak esne berotan lurrinduko dira.

Te shalimarAldatu

Tea laranja azal edo xerra batekin hornitzen da.

Te hotzaAldatu

Aldez aurretik prestatu eta hoztutako tea, azukre ilunarekin eta limoi azal edo zukuz hornitua.

EverestAldatu

Te hotzaren moduan baina sagar zatiak eta mendafinarekin hornitua.

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..

Kanpo estekakAldatu