Bangladeshko bandera
Bangladeshko bandera
Erabilera
Proportzioa 3:5
Erabakia 1972
Koloreak
Gorria
Berdea

Bangladeshko bandera 1972ko urtarrilaren 17an erabakitakoa da. 1971ko Bangladehko Askapen Gerran erabilitako batean oinarritzen da; bertan, Bangladeshko mapa bat agertzen zen eguzki gorri baten gainean. Gero mapa ezabatu zen banderatik, batik bat diseinua sinplikatzeko. Indarrean dagoen bandera Japoniakoarekin antza handia dauka, baina Bangladeshkoak atzealde berdea dauka zuria izan beharrean. Atzealde berdearen gainean disko gorri bat dago, mastatik gertuago jartzen dena horrela airean dagoenean zentratua dagoela dirudielako.Disko gorriak eguzkia Bengala gainean ateratzen irudikatzen du, baita Bangladeshko independentziaren alde hildakoen odola ere. Atzealde berdea Bangladeshko lurraldearen oparotasunarengatik da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.