Atari:Hezkuntza/Online irakaskuntzarako dekalogoa

Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Online ari den irakaslearentzako prozedura-bilduma da hau.

Prozedura orokorrak aldatu

  • Beti ere hartu behar da kontuan hezkuntza-planteamendua aukera teknologikoen aurretik dagoela. Lehenik eta behin, pentsatu behar dugu zer lortu nahi dugun eta zertarako.
  • Lanak neurrian agindu; une honetan ikasle askori era askotako eta lan-karga handiko zereginak bidali edo jarri zaizkie eta itomen-sentsazioa zabaltzen ari da. Horregatik, komeni da klaustroko edo mintegiko gainerako lankideekin koordinatzea eta ikasleek zenbateko eta nolako lana egin beharko duten adostea.
  • Ildo beretik, saiatu behar genuke funtsezkoari heltzen eta modu sinplean ekiten.
  • Kanalari dagokionez, ez da komeni irakasle bakoitzak bere aplikazio teknologikoa erabiltzea zeren horrek ere, hasieran behintzat, estres handia sor baitezake: ikasle asko, irakasgaiaren arabera, hainbat tresna erabiltzera behartzen ari gara eta horrela, ikasgai batetik bestera aplikazioa aldatu beharra izaten dute (posta elektronikoa, Google Drive, Moodle, Google Classroom, Edmodo, bideokonferentziak egiteko baliabideak...). Beraz, irakasleen arteko koordinazioa funtsezkoa da.
  • Horregatik, lantaldean ari bazara edo ikasle talde batek irakasle batzuk baditu... hartu ordu batzuk, edo egun bat, eta koordinatu, bateratu estiloak, zehaztu ahalik eta gehien ikasleek eman beharreko pausoak. Online aritzeko ohiturarik ez badago, pasa gradualki neurri txikitik handira.
  • Irakasleek taula bat partekatu ahal dute euren artean, eta gero ikasleekin. (Ikusi beherago: Irakasgaia. Zer egin beharko da. Nola (argibideetara esteka). Noizko, epeak (Eguna + ordua)). Irakasle guztiek ikusi behar dute beste irakasleek zer eskatu duten eta noizko eskatu duten. Egin kontu ikasleek dozena bat irakasgai izan ditzaketela eta etxetik oso modu autonomoan lan egin beharko dutela. Ondo neurtu beharko dugu zer eskatuko zaien, eta oso argi izan beharko dugu zertarako eskatzen dugun, zein gaitasunak lantzeko.
  • Ikastaroan murgilduta, zaindu feedbacka inoiz baino gehiago. Erabaki lantaldean komunikazioa nolakoa izan behar duen.
  • Murriztu ekitaldi sinkronoak, sarean estresa sortzen dute eta askotan, ohitura faltagatik nahiz ekipoen ezarpenengatik, konexio-arazoak izaten dira. Ahal bada, erabili eztabaida eta talde-lana bultzatzeko beste bide batzuk ere, ikasgela birtualetako foroak edo, ikasleen adinaren arabera, sortu Telegrameko talde bat ikasleekin. Edo Matrix/Riot gela bat.
  • Teknologia ez da erabili behar aurrez aurreko ikasgela egiten duguna ordezkatzeko, besterik gabe. Online edo urrutitik aritzeak ez dakar derrigor bideokonferentzietan ordu luzez pasatzea, eta gero etxeko lanak agintzea.
  • Aurrekoagatik, komeni da eskola magistral sistematikoak baztertzea.
  • Horien ordez prestatu materiala pilula txikietan, eta pilula bakoitzerako ebaluazio-test edo eztabaida bat.
  • Ildo horretatik, norberaren azalpenak edo lan-proposamenak bideo formatuan (laburrak izatea komeni da) graba daitezke eta gero Youtubera edo PeerTubera kargatu. Horiek publikoak edo ikusgaitza moduan argitara daitezke. Ikusgaitza moldean kargatuz gero, bideoak ez dira publikoak, soilik ikasleek ikusi ahal dituzte, esteka bidaltzen badiegu. Gero, eskolako LMSean (Moodlen, adibidez) bideoaren esteka jar daiteke. Publikoan jarriz gero, aukera dago lizentzia libre batekin ere kargatzeko, bideo horiek beste leku batzuetan ere erabili ahal izateko.
  • Aprobetxatu eta esperimentatu apur bat: aukera paregabea da!
Irakasgaia
Ataza. Zer egin.
Argibideak. Nola egin.
Epea. Noizko.
Bio-Geo
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideetara esteka <
2020-04-03 - ostirala. 12:00 p.m.
Euskara
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideetara esteka <
2020-04-06 - astelehena. 16:00 p.m.
Fi-Ki
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideetara esteka <
2020-04-03 - ostirala. 14:00 p.m.
Ingelesa
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideetara esteka <
2020-04-06 - astelehena. 16:00 p.m.
Gaztelania
Título de la actividad propuesta
> Hipervínculo a las instrucciones <
2020-04-07 - asteartea. 16:00 p.m.
Gizar.
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideen esteka <
2020-04-07 - asteartea. 16:00 p.m.
Gorputz Hez.
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideen esteka <
2020-04-08 - asteazkena. 13:00 p.m.
Mate
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideen esteka<
2020-04-09 - osteguna. 16:00 p.m.
Musika
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideen esteka <
2020-04-08 - asteazkena. 13:00 p.m.
Plastika
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideen esteka <
2020-04-09 - osteguna. 16:00 p.m.
Tekno.
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideen esteka <
2020-04-10 - ostirala. 14:00 p.m.
...
Proposatutako atazaren izenburua
> Argibideen esteka <
2020-04-10 - ostirala. 13:00 p.m.

Ikasteko baliabide-biltegiak aldatu

Zientzia, Matematika eta Teknologia aldatu

Euskara aldatu

Liburutegiak aldatu

Tresna teknologikoak aldatu

Horra Librezale.eus atariak 2020-03-15ean argitara emandako zerrenda. Joan jatorrizko wiki-orrira azken bertsioa ikusteko[1].


Ezaugarriak aldatu

Izena Mota Testu-txata Fitxategiak partekatu Audio/Bideo deiak Talde deiak Pantaila partekatu Zifratua Euskaraz Zerbitzari
instalagarria
Doako
zerbitzua
Web bezeroa Android bezeroa iOS bezeroa Linux bezeroa Mac bezeroa Windows bezeroa
BigBlueButton Urruneko irakaskuntza
Bai
Ez
Bai
Bai
Bai
Bezero-zerbitzaria
Bai
Bai Demoa NZOSS
Bai
Ez
Ez
Ez
Ez
Ez
  Briar Mezularitza
Bai
Bai
Ez
Ez
Ez
E2EE
Bai
Ez du behar Ez du behar
Ez
Briarproject
Google Play
Ez
Ez
Ez
Ez
Delta Chat Mezularitza
Bai
Bai
Ez
Ez
Ez
E2EE aukeran
Bai
e-mail zerbitzaria Hainbat aukera
Ez
F-Droid
Google Play
App Store Delta.chat
  Jitsi Bideo konferentzia
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Bezero-zerbitzaria
Ez
Bai
(isolatua)
Meet.jit.si
Bai
F-Droid
Google Play
App Store Jitsi.org
  Mattermost Talde mezularitza
Bai
Bai
Bai (Jitsi)
Bai (Jitsi)
Bai (Jitsi)
Bezero-zerbitzaria
Ez
Bai
(isolatua)
Ez
Bai
F-Droid
Google Play
App Store Mattermost.com
  Matrix/Riot Talde mezularitza
Bai
Bai
Bai (Jitsi)
Bai (Jitsi)
Bai*
E2EE aukeran
(Deiak: ikus Jitsi)
Bai
Bai
(federatua)
Hainbat aukera Riot.im F-Droid
Google Play
App Store Riot.im
  Nextcloud Talk Bideo konferentzia
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Bezero-zerbitzaria Partzialki Bai
(federatua)
Hainbat aukera
Bai
F-Droid
Google Play
App Store Nextcloud.com
  Signal Mezularitza
Bai
Bai
Bai
Ez
Ez
E2EE
Bai
Bai
(isolatua)
Zerbitzari nagusia
Ez
Google Play App Store Signal.org

Tresnen azalpena aldatu

BigBlueButton aldatu

BigBlueButton urruneko irakaskuntzara zuzendutako zerbitzua, i(ra)kasteko eta bilerak egiteko bideo-konferentzia zerbitzua da. Hezkuntzan, batez ere Moodle euskarriari lotuta erabili ohi da.

Ezaugarri batzuk

Briar aldatu

Briar zerbitzaririk gabeko mezulari zifratua da.

Ezaugarri batzuk

  • Ez du zerbitzaririk behar, Tor bidez funtzionatzen du lehenetsita, eta internetik gabe ere funtziona dezake.
  • Segurtasuna lehenesten du, kontaktuak gehitzeko prozesuak hainbat urrats ditu.
  • Foroak eta blogak ere sor daitezke.
  • Pasahitza galduz gero ez dago kontua berreskuratzerik.
  • Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.

Delta Chat aldatu

Delta Chat mezulari itxura duen e-mail bezeroa da, komunikazioa modu gardenean zifratzen du beste bezero bateragarriekin komunikatzean.

Ezaugarri batzuk

  • e-mail kontua behar da, IMAP protokolo estandarrarekin bateragarria dena, eta kontaktuen e-mail helbideak jakin.
  • Gmail zerbitzuarekin erabiltzeko aparteko konfigurazioa eskatzen du.
  • Bidali daitezkeen fitxategien tamaina partaideen kontuen gaitasunen araberakoa da.
  • Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.

Jitsi aldatu

Jitsi Meet bideo eta audio konferentzietarako zerbitzu erabilerraza da.

Ezaugarri batzuk

  • Ez da kontua sortu behar, konferentzia bat sortzeko honi izen bat eman eta esteka partekatzea nahikoa da.
  • Datuak garraiatzerako orduan zifratzen badira ere, zerbitzarian deszifratu egiten dira: norberak kontrolatzen ez duen zerbitzari bat erabiltzen bada, esaterako meet.jit.si, ezin da sistema hau erabat zifratutzat jo Argibide gehiago hemen (ingelesez) edo euskarazko Wikipedian.

Mattermost aldatu

Mattermost talde komunikaziorako mezularitza plataforma librea da.

Ezaugarri batzuk

  • Talde mota ezberdinak eduki daitezke: gonbidapena behar dutenak eta "publikoak".
  • Erabiltzaileen arteko mezularitza zuzena ere baimentzen du.
  • Slack-era zuzenduriko integrazioekin bateragarria. Slack-eko datuak ere inportatu daitezke (taldeak, erabiltzaileak, etab.).
  • Kanpo tresnekin integrazioa (IRC, XMPP, Hubot, Jitsi, BigBlueButton, GitLab, etab.), plugin eta webhook bitartez.
  • GitLab instalaturik edukiez gero, Omnibus paketea erabili bada, Mattermost ere instalaturik dago eta gaitu besterik ez da egin behar.
  • Datuak garraiatzerako orduan zifratzen badira ere, zerbitzarian deszifratu egiten dira eta bertako datu-basean gorde: norberak kontrolatzen ez duen zerbitzari bat erabiltzen bada, ezin da sistema hau erabat zifratutzat jo.
    • Notifikazioak gaitzen badira (adibidez, mugikorrean mezu bat heldu dela abisatzeko), notifikazio hauek Google-en FCM eta Apple-en APNS zerbitzuetatik pasatzen direla kontuan eduki behar da. Pribatutasuna bermatzeko, Mattermost-ek notifikazioetan mezuen gorputza ez bidaltzeko aukera ematen du.

Matrix / Element aldatu

Matrix talde komunikaziora zuzendutako sare libre federatu bat da, eta Element sare honetarako bezero nagusia.

Ezaugarri batzuk

  • Talde komunikaziora zuzendutako tresna da, eta konfigurazio aukera ugari ditu.
  • Kanpo tresnekin integrazioa (egutegiak, testu editore kolaboratiboak...).
  • Talde deiak Jitsi bidez egiten dira, Element-en integratua.
  • Jitsik pantaila partekatzea ahalbidetzen badu ere, Element-en ez dabil egoera guztietan, Chromium web nabigatzailean Element Screen Sharing gehigarria (ofiziala) gehituta ondo dabil.
  • Badaude Element ez diren beste bezero batzuk. (Matrix komunikazio protokoloaren etorkizuna nahiko bermatuta dirudi).
  • Beste zerbitzu batzuekin zubiak eraiki daitezke (IRC, Telegram...).
  • Kontua doan irekitzea baimentzen duten hainbat zerbitzari daude, eta zerbitzaria ezarri ere ezar daiteke, zerbitzu federatua baita.
  • Talde komunikazio zifratua oraindik ezartzeko konplexua da.
  • Nahi izanez gero, telefonoa eta e-mail helbidea jar daitezke kontaktuak aurkitzeko, baina ez da ezinbestekoa.
  • Software Libreko proiektuek erabiltzen dute (Librezale, KDE, Mozilla Fundazioa, F-Droid...) eta gobernuek (Frantzia...).
  • Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.

Nextcloud Talk aldatu

Nextcloud nork bere hodei zerbitzuak kudeatzeko sistema aberatsa da (fitxategiak, egutegiak...) Nextcloud Talk audioa, bideoa eta txat bidez komunikatzeko zerbitzua da.

Ezaugarri batzuk

  • Segurtasun mailarik altuena eskaintzeko diseinatuta dago.
  • Erabiltzen erraza da.
  • Nork bere Nextcloud zerbitzaria instala dezake, edo doan zein ordainduta zerbitzua eskaintzen duten Nextcloud hornitzaileak erabili

Signal aldatu

Signal zifratutako mezularitza zerbitzu erabilerraza da.

Ezaugarri batzuk

  • Oso erabilerraza.
  • Telefono zenbakia eskatzen du, eta telefono zenbakiaren bidez jakin daitezke erabiltzailearen kontaktuak.
  • Moderazio aukera mugatuak taldeetan.
  • Zerbitzaria librea bada ere, praktikan zerbitzari nagusia erabili behar da.
  • Europako kontseiluak erabiltzen du.
  • Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.

Erreferentziak aldatu

  1. cc-by-sa lizentziarekin hona ekarria. «KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).

Kanpo estekak aldatu