Mozilla Fundazioa
Mozilla Fundazioa (ingelesez, Mozilla Foundation) kode irekiko Mozilla proiektuaren arduradun den irabazi asmorik gabeko erakundea da. Edozein pertsona edo elkartek parte har dezake Mozilla proiektuan, bai kode aldetik, zein produktuak probatu, dokumentazioa idatzi edo beste hainbat modutan.
Mozilla Fundazioa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Joint Roadmap for Open Science Tools (en) ![]() ![]() |
Eskumendekoak | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Mitchell Baker |
Zuzendaria | Mark Surman |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) ![]() |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 21.346.401 $ (2016) |
Historia | |
Sorrera | 2003ko uztailaren 15a |
Aurrekoak | Mozilla Organization (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Mozillaren produktuek hiru ezaugarri nagusi dituzte:
- Kodea irekia, MPL, GPL edo LGPL lizentziapean eskainitakoa. Ondorioz, bere produktuak eta berauen kodea sarean eskuratu daiteke doan.
- Estandarretan oinarritutakoa.
- plataforma anitzetan erabiltzeko modukoa: Windows, Mac OS, Linux, FreeBSD, Solaris eta beste hainbatetan.
Mozillaren produktuak aldatu
Hauexek dira, besteak beste, Mozilla Fundazioak eskaintzen dituen software produktuak:
- Firefox, web nabigatzailea.
- Firefox Mobile.
- Firefox OS.
- SeaMonkey (lehen Mozilla Aplication Suite), Interneterako suitea.
- Mozilla Mail & Newsgroups, e-posta eta albisteentzako.
- Mozilla Composer, HTML editorea.
- Bugzilla.
- ChatZilla, IRC aplikazioa.
- Mozilla Calendar, egutegia.
- Mozilla Thunderbird, e-posta eta albisteak.
- Mozilla Sunbird, egutegia.
- Mozilla Fennec, telefono mugikor eta bestelako gailu mugikorretarako nabigatzailea.
- Camino, Mac OS Xerako nabigatzailea.
- Minimo, gailu mugikorretarako nabigatzailea.
- Pocket. Firefox nabigatzaileari lotutako zerbitzua erabilitako webguneak markatzeko eta url bilduma bat egiteko etiketa sistema batekin.
Mozillaren proiektuak aldatu
- Mozilla VR.
- Mozilla Persona.
- Mozilla Location Service.
- Webmaker.
- Mozilla Developer Network.
- Common Voice. Adimen artifizialaren bidez makinek nabigatzailean agertzen diren testuak ahots-gora irakurtzea da proiektuaren xedea[1][2]. Munduko hainbat hizkuntzatan batera[3] lan egiten ari dira, 70 baino gehiagotan, horien artean euskara. STT motor librea erabiliko du. Offline ibiliko da, eta horrek segurtasuna eta pribatutasuna ziurtatuko ditu.
- In Real Life (IRL).
Komunitatea aldatu
- Lekuan lekuko komunitateak.
- Mozilla Reps.
- Konferentziak eta ekimenak.
- Mozilla Festival.
- MozCamps.
- Mozilla Summit.
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) «About Common Voice by Mozilla» voice.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
- ↑ (Ingelesez) «Zer da Common Voice by Mozilla» voice.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
- ↑ (Ingelesez) «Common Voice by Mozilla/languages» voice.mozilla.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
Kanpoko loturak aldatu
- Webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Mozilla manifestua, printzipioak.
- (Ingelesez) Mozilla - Wikia.