PeerTube

bideoak partekatzeko ostatze zerbitzua eskaintzeko euskarria, federatua, deszentralizatua. Software libreaz eraikia

PeerTube software librea erabilita, interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen plataforma deszentralizatua, federatua da. Peer-to-peer teknologia erabiltzen du zerbitzari pertsonalen erabilera murrizteko. GNU AGPL lizentziarekin argitaratuta dago.

 PeerTube
Jatorria
Sorrera-urtea2015
Azken bertsioa6.0.4
Behar dituNode.js, PostgreSQL, Redis (en) Itzuli, FFmpeg (en) Itzuli eta Yarn (en) Itzuli
Ezaugarriak
EuskarriaAndroid
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Programazio-lengoaiaTypeScript (en) Itzuli eta SQL
Sistema eragileaMP4, WebM, 3GPP file format (en) Itzuli, 3GPP2 file format (en) Itzuli, FLV (en) Itzuli, Windows Media Video (en) Itzuli, AVI, QuickTime File Format (en) Itzuli, NUT Open Container Format (en) Itzuli, MPEG-1 program stream (en) Itzuli, MPEG-2 transport stream (en) Itzuli, F4V (en) Itzuli, Video Object (en) Itzuli eta Blu-ray Disc Audio-Video MPEG-2 Transport Stream container file format (en) Itzuli
Irakur dezakeLinux eta Unix
Idatz dezakeMP4
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daFedibertso
Ekoizpena
GaratzaileaFramasoft
Fikzioa
Erabiltzen duWebTorrent (en) Itzuli eta HTTP Live Streaming (en) Itzuli
MaskotaSepia (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazbai

https://joinpeertube.org/en/
Twitter: joinpeertube Mastodon: peertube@framapiaf.org Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/Chocobozzz/PeerTube

PeerTube zerbitzua eskaintzen duten instantziek[1] beren bideoen argitalpena beste zerbitzu batzuetatik independizatzeko asmoa erakutsi ohi dute; beren zerbitzuetan ez da publizitaterik erakusten, ezta erabiltzaileen datu pribatuen bilketa eta araketa egiten ere.

Chocobozzz goitizena erabiltzen zuen garatzaile batek eman zituen lehen urratsak 2015. urtean eta berak hautatu zuen lizentzia mota[2]. Orain PeerTube plataformaren garapena dirua irabazteko asmorik gabeko Framasoft erakundeak[3] lideratzen du. Asmoa alternatiba eraginkor bat eskaintzea plataforma pribatu eta zentralizatuei, YouTube, Vimeo, Dailymotion eta abarrei.

Deskripzioa aldatu

Bideoa - PeerTube deskribatzen duen bideoa (+ azpidazkiak ingelesez).

PeerTube instantzia bakoitzak webguneak arakatu eta ikusteko bideoak eskaintzen ditu eta, berez, besteengandik independentea da itxura, funtzioei eta arauei dagokienez. Instantzia gehienek izena emateko, erregistroa egiteko, eskatzen dute.

Zenbait kasuk eratu dezakete federazioa arau arruntekin (adibidez, antzeko edukia ahalbidetzea eta erregistratzea eskatzen dutenak), non bideoak partekatzen dituzten, nahiz eta bideo hau argitaratu duen instantziak soilik gordetzen duen. Federazioak elkarrengandik independenteak dira.

Bideoak banan-banan banatzen dira. Plataformara konektatuta dauden erabiltzaileek bideo zatiak beste erabiltzaile batzuengana bidaltzen dituzten emisioak dira.

Instantziak aldatu

Software Libre federatuarekin lekuan lekuko instantziak sortu egin behar dira. Euskal Herrian dagoeneko sortzen ari dira, esate baterako:

Hezkuntzari lotutako instantzia bat: TubEdu.org, hezkuntzako edukietara bakarrik zuzenduta dagoena. Bertan, klaseen grabaketak, tutorialak, dokumentalak eta antzeko bideoak igo daitezke.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «TubEdu» tubedu.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
  2. (Ingelesez) «Chocobozzz/PeerTube» GitHub (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  3. (Ingelesez) «PeerTube 1.0: the free/libre and federated video platform – Framablog» framablog.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-02).
  4. (Ingelesez) «TubEdu, hezkuntzako bideoen webgunea - Lemmy.eus» lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu