Telegram (aplikazioa)
Telegram Messenger edo Telegram aplikazioa, software librez egindako aplikazioa da telefonoen bidez mezuak elkarri bidaltzeko. Sekuritate handiagoa[3] lortzeko, zifratze sistemak erabiltzen ditu. Mezuetan, testuez gain beste fitxategi batzuk ere elkar trukatu daitezke: argazkiak, bideoak, etab.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Nikolai Durov eta Pavel Durov |
Sorrera-urtea | 2013 |
Argitaratze-data | 2013 |
Azken bertsioa | 2.5.8 |
Honen izena darama | telegrama |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa, gaztelania, alemana, nederlandera, Italiera, Brasilgo portugesa, koreera, errusiera, frantsesa, ukrainera, katalana, bielorrusiera, poloniera, Malaysiera, turkiera, persiera, Uzbekera, arabiera eta Indonesiera |
Programazio-lengoaia | C++ eta Java |
Irakur dezake |
Windows Phone, iOS, Android, Microsoft Windows, Chrome OS (en) ![]() |
GUI tresnak | Qt |
Lizentzia | GPLv3, lizentzia jabedun eta GNU General Public License |
Deskribapena | |
Honen parte da |
alt-tech (en) ![]() |
Kokapena | |
| |
Jabea |
Telegram FZ-LLC (en) ![]() |
| |
Ekoizpena | |
Garatzailea |
Telegram FZ-LLC (en) ![]() |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai[1][2] |
telegram.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/telegramdesktop/tdesktop, https://github.com/DrKLO/Telegram, https://github.com/TelegramMessenger/Telegram-iOS, https://github.com/evgeny-nadymov/telegram-wp eta https://github.com/overtake/TelegramSwift |
Hainbat sistema eragiletan erabiltzeko sortua da, esaterako, Android, Mac OSX eta iOS sistema eragiletan dabil (baita tabletetan eta WIFIrik gabeko zenbait gailutan).[4]
Telegram 2013. urtean sortu zuten Nikolai eta Pavel Durov anaiek, Errusiako VK gizarte sarearen sortzaileak.[5]
Telegram honek beste mezularitza zerbitzu batzuekin lehiatzeko sortu zuten: WhatsApp, LINE, KakaoTalk, eta WeChat.
EzaugarriakAldatu
Telefonoetan / OrdenagailuetanAldatu
Telegram aplikazioak hasiera-hasieratik eskaini zuen telefonoz erabiltzeko aukeraz gain ordenagailuetan erabiltzeko aukera. Telegram, telefonoko aplikazioa izateaz gain, mahaigaineko aplikazioa ere bada.
Telefono zenbakirik gabe ere baiAldatu
Telegram aplikazioak onartzen du harremanetan jartzea erabiltzaile batekin bere telefono zenbakia jakin gabe ere. Beste erabiltzaile baten erabiltzaile-izena jakitearekin nahiko izan daiteke. Erabiltzaile-izen horiek Twitter aplikazioan erabiltzen diren antzeko itxura izaten dute, @ ikurraren atzean zenbait letra; horrelako zerbait: @nire_erabiltzaile_izen
KontuaAldatu
Telefono zenbaki bakoitzeko Telegram kontu bat eduki daiteke. Kontuak SMS edo telefono dei baten bitartez egiaztatu egiten dira. Erabiltzaileek kontu bera irekita eduki dezakete hainbat gailuetan, non mezuak gailu guztietara ailegatuko diren. Sartutako telefono zenbakia edozein momentuan aldatu daiteke, eta hau eginda, erabiltzailearen kontaktu guztiak telefono zenbaki berria gordeta edukiko dute. Gainera, erabiltzaileek erabiltzaile-izen bat jarri dezakete, horrela, beste erabiltzaileek aurkitu egin zaitzakete zure telefono zenbakia ez badakite ere. Nahi izanez gero Telegram kontua edozein momentua ezabatu daiteke eta denbora tarte jakin batean sartzen ez bazara, kontua automatikoki ezabatu egingo da, mezu eta kontaktuekin batera. Lehenetsiz 6 hilabetekoa da kontuaren deusezketa, baina erabiltzaileak muga hau aldatu dezake (hilabete batetik, urte batera).
Hodeian oinarritutako mezuakAldatu
Beste mezularitza zerbitzuek ez bezala, Telegramek mezu guztiak bere zerbitzarian gordetzen ditu, era honetan edozein gailutik atzitu daitezke erabiltzailearen mezu guztiak elkarrizketaren mezu guztiak deskargatu gabe. Argazkiak, bideoak, audioak edo edozein motatako fitxategiak bidali daitezke, 1.5 gigabyteko limitea igaro barik. Erabiltzaileek kontaktu bakar bati bidali ahal dizkiote mezuak, edo taldeetara (5000 partaide izan ditzaketenak).
StickerrakAldatu
Stickerrak kalitate altuko irudiak dira, hodeian gordetzen direnak, emojiak ordezkatzeko, edo hauek baino adierazgarriagoak izateko. Sticker bakoitza emoji batekin erlazionatuta dago, beraz, emoji bat sakatuz gero, honekin erlazionatuta dauden stickerrak agertuko dira. Stickerrak taldeetan multzokatzen dira (normalean gai berekoak) eta sticker bat baino gehiago emoji berarekin egon daitezke lotuta. Telegramek sticker multzo batzuk ditu dagoeneko instalatuta, baina nahi duenak bere sticker multzo propioa sortu dezake, eta hau, beste erabiltzaile guztiekin partekatu.
Bot-akAldatu
Botak programa batek kontrolatzen dituen kontuak dira. Hauek mezuak bidali edo erantzun edo taldeetan egon daitezke. Telegramek API bat kaleratu zuen nahi duenak bere Bot propioa sortzeko.
LokalizazioaAldatu
Software librearen filosofiatik dagoen gertutasunagatik, hasieratik egon zen aukera Telegram euskarara ekartzeko. 2016. urtetik aurrera, Librezale.eus taldekoek[6] bere gain hartu dute euskal lokalizazioaren mantentze lana.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez)Telegram Transifex plataforma
- ↑ Librezale: Telegram euskaraz
- ↑ Gorka Julio: "Telegramaren itzulera". Berria.info. 2014-01-30.
- ↑ (Ingelesez) List of Telegram applications, official website. 2014-02-06
- ↑ (Ingelesez) Meet Telegram, A Secure Messaging App From The Founders Of VK, Russia’s Largest Social Network. 2013-10-27
- ↑ Librezale: Telegram euskaraz