Ireki menu nagusia

Hizkuntzalaritzan eta etnologian, semita[1] (hebreeraz: שם‎, "izen"; arabieraz: ساميّ‎) Asiako mendebaleko herri multzoa eta haien ondorengoa da. Izena Semengandik, Noeren semearengandik, jaso dute, haren ondorengotzat jotzen baitira semitak. Egungo Arabiako iparraldetik abiatu ziren herri semitak, olde berezietan, Asiako hego-mendebalerantz, Afrikako ipar-ekialderantz eta Afrikako ekialderantz. K.a. 5000. urtean kokatu ziren akadiarrak Mesopotamian; K.a. 3000. urtean heldu ziren amortarrak Mesopotamiara eta Babilonia sortu zuten; K.a. 2000. urtean sortu zituzten aramaiarrek beren erreinuak Sirian eta Eufrates ibaiaren goi arroan; K.a. 2000. urtean abiatu ziren hebrearrak Mesopotamiatik Kanaan aldera; K.a. XV. mendean heldu ziren feniziarrak Kanaango iparraldeko kostaldera; K. o. III-IV. mendeetan jo zuten abisiniarrek Etiopia aldera eta bertako herri beltzekin nahasi ziren, eta K. o. VII. mendean hasi ziren arabiarrak Asiako mendebalerantz, hegorantz eta ekialderantz zabaltzen.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu