Òscar Cadiach

Mendigoizale katalana

Òscar Cadiach i Puig (Bartzelona, 1952ko urriaren 22a) kataluniar alpinista eta mendizale bat da. 1985eko abuztuaren 28an Antoni Sors eta Carles Vallès alpinistekin batera Everest mendiaren gailurrera iritsi zen lehenbiziko kataluniarra izan zen.

Òscar Cadiach
Bizitza
JaiotzaBartzelona1952ko urriaren 22a (72 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea
Jasotako sariak

Zortzimilako ugari igo ditu, tartean Everest (birritan), Lhotse, Makalu, Cho Oyu (birritan), Nanga Parbat, Gasherbrum II, Shishapangma, Manaslu, Annapurna eta Dhaulagiri.