Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa
Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa (Autonome Provinz Bozen-Südtirol alemanez, Provincia Autonoma di Bolzano - Alto Adige italieraz, Provinzia Autonòma Balsan - Südtirol ladineraz) italiar estatuko ipar-ekialdean eta Trentino-Hego Tiroleko estatutu berezidun eskualdean kokatuta dago. Askotan Hego Tirol izen hutsaz deitua da.
Bozen-Hego Tirol | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Eskualdea | Trentino-Adige Garaia |
Hiriburua | Bozen-Bolzano |
Udalerriak | 116 |
ISO 3166-2 | IT-BZ |
Kokapena | |
Koordenatuak | 46° 30′ N, 11° 20′ E / 46.5°N,11.33°EKoordenatuak: 46° 30′ N, 11° 20′ E / 46.5°N,11.33°E |
![]() | |
Azalera | 7.400 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 487.673 biztanle |
Dentsitatea | 65 bizt/km² |
www.provincia.bz.it |
Tirol eskualde alemandunaren hegoaldeko zatia da (Südtirol) eta hori dela eta mugimendu autonomistek edo Tirol batuaren aldekoek indar handia dute. Duen autogobernu maila altuagatik de facto Italia barruko eskualde autonomoa bilakatu da. Bozen-Bolzano hiri nagusia eta hiriburua da.
MugakideakAldatu
- Trentino hegoaldean.
- Sondrioko probintzia lombardiarra hego-mendebaldean.
- Grisonia (Suitza) mendebaldean.
- Bellunoko probintzia (Veneto) hego-ekialdean.
- Iparraldean Austriako estatua dago, hiru esparru bereiz daitezkeelarik:
- Tirol estatuko Ipar Tirol (Nordtirol) zatia.
- Salzburg estatuarekin topo egiten du ipar-ekialdeko bazterrean.
- Tirol estatuko Ekialdeko Tirol (Osttirol) ekialdean.
Banaketa administratiboaAldatu
Hego Tirol Bezirksgemeinschaft edo Compresorio izeneko zortzi barrutitan banatuta dago.
Bezirksgemeinschaft | Hiriburua | Azalera | Biztanleria (2008) |
---|---|---|---|
Bozen | Bozen | 52 km² | 101.919 |
Burggrafenamt | Meran | 1.101 km² | 96.291 |
Überetsch-Unterland | Neumarkt | 424 km² | 70.714 |
Salten-Schlern | Bozen[1] | 1.037 km² | 47.797 |
Eisacktal | Brixen | 624 km² | 49.404 |
Pustertal | Bruneck | 2.071 km² | 78.391 |
Vinschgau | Schlanders | 1.442 km² | 35.347 |
Wipptal | Sterzing | 650 km² | 18.994 |
UdalerriakAldatu
Aldino/Aldein
Andriano
Anterivo
Appiano sulla Strada del Vino
Avelengo
Badia
Barbiano
Bolzano
Braies
Brennero
Brixen
Bronzolo
Brunico
Caines
Caldaro sulla Strada del Vino
Sand in Taufers
Freienfeld
Castelbello-Ciardes
Castelrotto
Cermes
Chienes
Chiusa
Cornedo all'Isarco
Cortaccia sulla Strada del Vino
Cortina sulla Strada del Vino
Corvara in Badia
Curon Venosta
Toblach
Egna
Pfalzen
Völs am Schlern
Franzensfeste
Villnöß
Gais
Gargazon
Glurns
La Valle
Laces
Lagundo
Laion
Laives
Lana
Laas
Lauregno
Luson
Magrè sulla strada del vino
Malles Venosta
Marebbe
Marling
Martell
Mölten
Meran
Monguelfo-Tesido
Montan
Moos in Passeier
Nals
Naturns
Natz-Schabs
Welschnofen
Deutschnofen
Auer
Urtijëi
Partschins
Percha
Plaus
Waidbruck
Burgstall
Prad am Stilfserjoch
Prettau
Proveis
Ratschings
Rasen-Antholz
Ritten
Riffian
Mühlbach
Rodeneck
Salorno
Innichen
Jenesien
St. Leonhard in Passeier
St. Lorenzen
San Martin de Tor
St. Martin in Passeier
St. Pankraz
Santa Cristina Gherdëina
Sarntal
Schenna
Mühlwald
Sëlva
Senale-San Felice/Unsere Liebe Frau im Walde-St. Felix
Schnals
Sexten
Schlanders
Schluderns
Stilfs
Terenten
Terlan
Tramin an der Weinstraße
Tisens
Tiers
Tirol
Truden im Naturpark
Taufers im Münstertal
Ulten
Vadena
Pfitsch
Olang
Ahrntal
Gsies
Vintl
Vahrn
Feldthurns
Vöran
Niederdorf
Villanders
Sterzing
HistoriaAldatu
1918 arte lur-eremu hau Tirol batuaren zatia zen, Austriako probintzia bakarra osatuz. Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean Italiaren esku geratu zen.
Mussoliniren gobernuak Hego Tirol italieradun bihurtzeko hizkuntza-politika bultzatu zuen eta italierazko irakaskuntza elebakarra eratu zuen. Italiako hegoaldeko eskualdeetatik hainbeste lagun hara joan ziren. Hitler boterera heldu zenean, aleman hiztuna izanik ere gauzak ez ziren gehiegi aldatu, Italia faxista bere aliatua zelako; hori dela eta ez zuen Hego Tirol Hirugarren Reicharen zatitzat aldarrikatu. 1939an bi diktadoreek akordio bat sinatu zuten: aleman hiztunek alde egitea (Optanten, geroago nazitzat jo zituztenak) edo bertan geratzea (Dableiber, "traidoretzat" joak) aukeratu behar zuten. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren garapenak itun horren ondorioak erabat ez betetzea ekarri zuen.
Gerraren ostean aleman hiztunek 1946ko Gruber-De Gasperi Itunaren[2] bitartez eskubide batzuk lortu zituzten. Baina estatutua abian jartzeko orduan italiarrek "Trentino-Adige Garaia" deituko zuten eskualdea eratu zenez eta bertan italieradunak gehiengoa zirenez, hego tiroldarren autogobernu nahia ezin izan zen bete. Gainera autonomia martxan jartzeko unea behin baino gehiagotan atzeratu zen eta aldi berean italiar jatorrikoen immigrazioak segitzen zuen.
Horren ondorioz Italiaren kontra bortizkeria erabili zuten talde independentistak sortu ziren; lehen momentuetan azpiegituren kontrako erasoak izan baziren ere, 1958 eta 1988ren artean 21 lagunen heriotza eragin zuten, tartean 4 ekintzailerena.
Italiako gobernuak bere jarrera berpentsatzeari ekin zion eta "Bigarren Estatutu Ordena" deitu zena onartu zuen, Hego Tirolgo gehiengo aleman-hiztunari autonomia handiagoa eskaintzeko. Gaur egun autonomia zabala du probintziak eta Austriaren menpeko Ipar zein Ekialdeko Tirolekin harreman estuak ditu, are estuagoak iparraldeko auzokide hurkoa Europar Batasunena 1996an sartu zenetik.
Probintziako bizitza politikoan Südtiroler Volkspartei (SVP, Hego Tirolgo Herritarren Alderdia) da nagusi 1945ean sortu zenetik.
Hizkuntza-komunitateakAldatu
Lurralde honetan bi dira bertako hizkuntzak:
- Aleman hiztunak: beti gehiengo absolutua izan den hizkuntza-taldea.
- Ladineradunak: Ladiniako bost haranetatik bi, Gherdëina (Gardena, Gröden) eta Gran Ega (Val Badia) administratiboki Hego Tirolen barruan daude.
Batez ere Mussoliniren garaietatik bultzatutako italiar jatorrikoen komunitate inportante bat dago; oso udalerri gutxitan da gehiengoa baina hala gertatzen da Bozen hiriburuan.
Azken urteetan beste leku batzuetatik (Albania, Alemania, Maroko...) etorritakoak ere ehuneko nabariak osatzen hasiak dira.
Hizkuntza-komunitateen bilakaera 1880tik 2001era ehunekoetan
|
ErreferentziakAldatu
- ↑ Baina hiria bera ez dago barruti honen barruan.
- ↑ Karl Gruber eta Alcide de Gasperi Austria eta Italiako Kanpo Harremanetarako ministroak ziren, hurrenez hurren.