Kurt Diemberger (Villach, Austria, 1932ko martxoaren 16a) austriar alpinista, zinemagile, argazkilari eta idazlea da.

Kurt Diemberger

Bizitza
JaiotzaVillach (en) Itzuli1932ko martxoaren 16a (92 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, idazlea, errealizadorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

1957ko ekainaren 9an Broad Peak mendiaren gailurra lehenbiziko aldiz zapaltzea lortu zuten mendizale taldeko bat izan zen. Talde honetako beste kideak Fritz Wintersteller, Marcus Schmuck eta Hermann Buhl izan ziren.

1960ko maiatzaren 13an suitzar-austriar espedizioko kideak ziren Kurt Diemberger, Peter Diener, Ernst Forrer, Albin Schelbert, Nyima Dorji eta Nawang Dorji-k Dhaulagiri mendira lehenbiziko aldiz igotzea lortu zuten.

Diemberger 1986ko K2 hondamenditik bizirik atera zen bakarrenetariko bat izan zen. 1986ko abuztuaren 4an, Diemberger eta Julie Tullis K2 mendiaren gailurrera iritsi ziren. Bere jaitsiera hasi eta gutxira, Tullis erori egin zen eta Diemberger berarekin eraman zuen. Amildegitik erortzea saihestu zuten, eta gaua 8.000 metrotik gora igaro zuten. Hurrengo egunean IV. kanpamendura iristea lortu zuten, non beste sei eskalatzailerekin bi karpa partekatu behar izan zituzten, euren karpa haizeek suntsitu ondoren. Tullis beranduago hil zen gau horretan, beharbada garuneko edema handi baten ondorioz, eta soilik beste eskalatzaile bat, Willi Bauer austriarra, bizirik irten zen jaitsieratik Diembergerrekin. Bi eskalatzaileek izozte larriak jasan zituzten jaitsieran eta anputazioak egin behar izan zizkieten.

Denera beste mendi askoren artean, 7 zortzimilako igo ditu.