Ireki menu nagusia

Pasmo-belar loregorri

Pasmo-belar loregorria (Anagallis arvensis) primulazeoen familiako belar landare herrestari txikia da, 10-20 cm luzea, ziguinaren antzekoa.

Pasmo-belar loregorri
Anagallis arvensis-01 (xndr).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaPrimulaceae
GeneroaLysimachia Lysimachia
Espeziea Lysimachia arvensis
The ID "Q18203112, Q4065252" is unknown to the system. Please use a valid entity ID.

Labore sailetan, baratzeetan eta batez ere landu berriak diren lurrondoetan hazten da. Gibeleko eritasunak sendatzeko eta zornea botarazteko erabiltzen da herri sendagintzan.[1]

Europan arrunta da oso eta sastrakatzat hartzen dute. The Scarlet Pimpernel literatura-pertsonaiaren ikurra da.

EzaugarriakAldatu

Zurtoina etzan herrestaria edo zuta izan dezake, erztuna edo biribila. Hostoak txortenik gabeak eta txikiak izaten ditu, egituraz osoak eta arrautza itxurakoak, eta elkarren aurka antolatuak. Lorea txiki gorrixka eta bost hostokoa du; fruitua ere txikia, biribila eta kolorez berdaxka.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pasmo-belar loregorri  
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Pasmo-belar loregorri


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.