Andura (Sambucus ebulus) sorterria Europako erdialde eta hegoaldean eta Asiako hego-sartaldean duen Adoxaceae familiako landare belarkara handia da.

Andura
Sambucus ebulus bgiu.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaAdoxaceae
GeneroaSambucus
Espeziea Sambucus ebulus

Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.

DeskribapenaAldatu

 
Anduraren loreak eta hostoak

1-2 m-ko garaierara heltzen da, lurpeko errizoma barreiatu bizikor batetik multzoka sortutako zurtoin zutitu eta, eskuarki, adarbakorekin. Aurkako hosto pinatuak ditu, 15-30 cm luze, 5-9 hostoxkaz osatuak eta kirasdunak. Zurtoinak lore zuri (batzuetan arrosa) askoz osatutako 10-15 cm-ko diametroko korinbo batean amaitzen dira. Fruituak 5-6 mm-ko diametroa duten globo itxurako baia beltz txikiak eta pozoitsuak dira Orriak azido zianhidriko kopuru handia ei dute.

EtimologiaAldatu

Aitzineuskaraz: *zinaurri[1]

EzaugarriakAldatu

 
Andura (landare berriak)
 
Anduraren landare helduak
  • Ugaltze-organoak:
    • Infloreszentzia mota: zima multiparoa
    • Sexu banaketa: hermafrodita
    • Lorautseztapen mota: entomogamoa, autogamoa
    • Loraldia: ekainetik abuztura (bagiletik dagonilera)
  • Haziak:
  • Habitat eta hedapena:


 
Anduraren fruituak
 
Infruteszentziaren itxura

ErabileraAldatu

Gaitasun izerdiarazle, diuretiko eta laxanteak ditu.

Beste izen arruntakAldatu

Sambucus ebulus tokiko euskarazko testuetan[2]: akamailu (arkamailu, akamailla, akamelu, akaramailu, arkaramailu); andura (anddura, aindura, andora, anduera, aniura, andu); mausa (maus); zihaurri (ziaurre, ziaurdi, zinurri, ziraurri, ziorri, zigorri , zenaorri , zeaurri); batzuetan mausa-belar.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu