San Pedro baseliza (Ziortza-Bolibar)

eraikitako euskal ondare nabaria Ziortza-Bolibarren

San Pedro baseliza Ziortza-Bolibarreko Arta auzoan, muino baten gainean, dagoen XV. mendeko baseliza bat da[1].

San Pedro baseliza (Ziortza-Bolibar)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZiortza-Bolibar
Koordenatuak43°14′40″N 2°32′05″W / 43.244497°N 2.534799°W / 43.244497; -2.534799
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Arte aurre-erromanikoa
Ondarea
EJren ondarea14

Ezaugarriak aldatu

Baseliza, muino txiki batean, baserriz jositako auzune polit batean dago. Arta, gutxienez XI. mendetik gurtza lekua izan da: ermitaren burualdean, bi bao eta mainela dituen leiho bat kontserbatzen da, zalantzarik gabe, antzinako tenplu hartaz berraprobetxatua[2]. Baina gaur bisitatu dezakegun ermita XV. mendean eraiki zuten.

Tenplua oinplano angeluzuzenekoa da eta harlangaitzezko hormak ditu luzituta, izkinetan eta baoetan ondo eskuairatutako harlanduzkoak. Baselizara sartzeko, arku zorrotz bat dago, isurialde bakarreko arkupe batez babestua, egurrezko zutoinetan bermatuta. Ermitak kanpai txiki bat duen kanpai-horma bat dauka.

Barrualdean koru goratu bat du, egurrezko egiturarekin. Nabe bakarrak bi isurkiko estalkia du, baina zurezko kanoi-ganga hirukoitzarekin edo buruko zeruarekin burualdean. Zeruak, aldare gainean zintzilik dauden egurrezko hauts-babesak dira, sagaratzean eukaristia babesteko[3][2].

Barrualdea aldatu

Ermitak lantze herrikoiko irudi ezberdinak ditu, ospakizun egunetan aldarean jartzen direnak (gainontzeko urtean inguruko baserrietan zainduta egoten dira). Burualdean, San Pedroren irudi bat da dago, aita santu bezala irudikatua, kasulla eta aita santuaren tiararekin, eskuineko eskua bedeinkatzeko jarreran eta giltzak ezkerrean. Egur polikromatuzko tailua da, gotiko garaikoa.

Eskuinean, Ebanjelioaren aldean, Ama Birjina eta Haurraren irudia daude. Zur polikromatuzkoak dira, eta XIV. mendeko euskal Andra Marien modu tradizionalean irudikatuta daude: haurra Ama Birjinaren ezkerreko hankaren gainean eserita dago, eta eskua goian du, behatzak bedeinkatzeko jarreran. Birjina mantu izartsu batekin estaltzen da eta eskuan sagar bat darama, Maria Gizateria birsortuko duen Eva berria bezala identifikatzen duen ikurra.

Beste aldean, San Ildefontsoren irudia XVIII. mendekoa izan zitekeena, hain ezaguna den arren, zaila baita kronologia ematea. Gotzain bezala jantzita dago, kasulla eta mitra batekin (gotzainen berezko ukitua), non ekisaindu bat margotuta agertzen den. Esku batean makila bat darama eta, bestean, liburu itxi bat[1].

Santua aldatu

Pedro eta bere anaia Andres, Kafarnasoko arrantzaleak, Jesusek bildutako lehen apostoluak izan ziren. Pedro izan zen, beharbada, bere dizipulurik hurbilena, berari buruz esan zula: "Harri honen gainean eraikiko dut nire eliza". Jesus hil ondoren, Herodes atzetik zihoakiola, Pedro Jerusalemdik alde egin behar izan zuen. Tradizioak dio, "Apostoluen printzea" deiturikoa, Erromara bidaiatu zuela, non lehen gotzaina izan zen, eta, beraz, lehen aita santua. Baina, Neronek espetxeratua, 67an, gurutzean hiltzera kondenatua izan zen, nahiz eta, umiltasunagatik, ez zuen Jesukristo bezala hil nahi.

Giltzekin irudikatu ohi da, Jainkoaren erreinua sinbolizatzen dutenak; oilarra, bere ezeztapenak gogoratzen dituena; gurutzea, bere martirioaren ikurra; artzain bezala ematen zaion makulua; eta arraina, Nazareteko Jesusek "gizonen arrantzale" egiteko promesaren sinboloa[3].

Ondarea aldatu

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[1].

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «San Pedro baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-28).
  2. a b «Ayuntamiento de Ziortza-Bolibar - Ermita de San Pedro (Barrio Arta)» www.ziortza-bolibar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-28).
  3. a b Done Petri Apostolua | Eleiz Museoa – Museo diocesano. (Noiz kontsultatua: 2019-09-28).

Kanpo estekak aldatu