Nazioen Sari Nagusia

Nazioen Sari Nagusia Cycling (road) pictogram.svg
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1932
Desagertzea2004
Ekitaldi kopurua72 (urtea: 2004)
Aldizkotasunaurterokoa (Ira)
MotaKirol lehiaketa errepikakor
HerrialdeaFRA Frantzia
Palmaresa
Azken garaileaGER Michael Rich
Garaipen gehien lortu duenaFRA Jacques Anquetil
(9 garaipen)
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

Nazioen Sari Nagusia (frantsesez: Grand Prix des Nations), erlojupeko txirrindularitza proba bat izan zen, urtero Frantzian ospatzen zena, irailean. Lehen aldiz 1932an ospatua, aldi berean, klasikoa bat eta erlojupeko Munduko Txapelketa ofiziotsu bezala hartua zen.

UCIk 1994an Munduko Txapelketa ofiziala sortu izanak eta 1996an Atlantako Olinpiar Jokoetako erlojupeko probak, Nazioen Sari Nagusiaren garrantzia biziki murriztu zuten nazioarte mailan. 2005ean, UCI ProTour sartu ondoren, lasterketa desagertu egin zen.

Bere azken edizioetan, probak, 70 kilometroko distantzia zuen. Lehenago, 1970 eta 1990eko hamarkaden artean, egin beharreko distantzia 90 kilometrokoa zen, eta, bere lehen edizioetan, 1950eko hamarkadaren erdialdera arte, ibilbidea 140 kilometrokoa zen.

Lasterketa honetan erregistratutako batez besteko abiadurarik handiena, Lance Armstrongek lortu zuen, 2000ko edizioan, 49,404 kilometro orduko abiadarekin.

Jacques Anquetil, 9 garaipenekin, lehiaketa honetan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia da. Bigarrena, Bernard Hinault da, 5ekin, eta, hirugarren postuan berdindurik, Charly Mottet eta Antonin Magne daude, hiruna garaipenekin.

Proba hau irabazi duen espainiar bakarra, Luis Ocaña izan zen, 1971n.

PalmaresaAldatu

 UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
1932  Maurice Archambaud  Alfredo Bovet  Léon Le Calvez
1933  Raymond Louviot  Léon Le Calvez  Marinus Valentijn
1934  Antonin Magne  Amédée Fournier  Luciano Montero Hernández
1935  Antonin Magne  Edgard de Caluwé  Luciano Montero Hernández
1936  Antonin Magne  Pierre Cogan  Luciano Montero Hernández
1937  Pierre Cogan  Maurice Archambaud  Georges Speicher
1938  Louis Aimar  Gerrit Schulte  Amédée Fournier
1939-1940
ez zuten egin
1941  Jules Rossi  Fernand Mithouard  Ferdinand Kübler
1941 (2)  Louis Aimar  Yvan Marie  Louis Gauthier
1942  Émile Idée  Odiel Van Den Meersschaut  Jules Rossi
1942 (2)  Jean-Marie Goasmat  Eugenio Galliussi  Pierre Cogan
1943  Joseph Somers  Jules Rossi  Maurice Clautier
1944  Émile Carrara  Jules Rossi  Émile Idée
1945  Eloi Tassin  Émile Carrara  Albert Dubuisson
1946  Fausto Coppi  Émile Idée  André Mahé
1947  Fausto Coppi  Émile Idée  Fiorenzo Magni
1948  René Berton  Ferdinand Kübler  Eloi Tassin
1949  Charles Coste  Wim van Est  Maurice Blomme
1950  Maurice Blomme  René Berton  Antonin Rolland
1951  Hugo Koblet  Fausto Coppi  René Berton
1952  Louison Bobet  Maurice Blomme  Yvon Marrec
1953  Jacques Anquetil  Roger Creton  Agostino Coletto
1954  Jacques Anquetil  Jean Brankart  Isaac Vitré
1955  Jacques Anquetil  Albert Bouvet  Marcel Janssens
1956  Jacques Anquetil  Albert Bouvet  Miguel Bover
1957  Jacques Anquetil  Ercole Baldini  Aldo Moser
1958  Jacques Anquetil  Gérard Saint  Michel Vermeulin
1959  Aldo Moser  Roger Rivière  Alcide Vaucher
1960  Ercole Baldini  Joseph Vloeberghs  Raymond Mastrotto
1961  Jacques Anquetil  Gilbert Desmet  Aldo Moser
1962  Ferdinand Bracke  Jean-Claude Lebaube  Claude Valdois
1963  Raymond Poulidor  Ferdinand Bracke  Walter Boucquet
1964  Walter Boucquet  Arie den Hartog  Claude Valdois
1965  Jacques Anquetil  Rudi Altig  Raymond Poulidor
1966  Jacques Anquetil  Felice Gimondi  Eddy Merckx
1967  Felice Gimondi  Bernard Guyot  Robert Hagmann
1968  Felice Gimondi  Herman Van Springel  Luis Ocaña
1969  Herman Van Springel  Raymond Poulidor  Davide Boifava
1970  Herman Van Springel  Ole Ritter  Luis Ocaña
1971  Luis Ocaña  Joop Zoetemelk  Leif Mortensen
1972  Roger Swerts  Joop Zoetemelk  Yves Hézard
1973  Eddy Merckx  Luis Ocaña  Joop Zoetemelk
1974  Roy Schuiten  Dirk Baert  Pol Lannoo
1975  Roy Schuiten  Joop Zoetemelk  Bernard Thévenet
1976  Freddy Maertens  Roy Schuiten  Bernard Thévenet
1977  Bernard Hinault  Joop Zoetemelk  Jørgen Marcussen
1978  Bernard Hinault  Francesco Moser  Hennie Kuiper
1979  Bernard Hinault  Francesco Moser  Joop Zoetemelk
1980  Jean-Luc Vandenbroucke  Daniel Gisiger  Bert Oosterbosch
1981  Daniel Gisiger  Stephen Roche  Hans-Henrik Ørsted
1982  Bernard Hinault  Daniel Gisiger  Bert Oosterbosch
1983  Daniel Gisiger  Greg LeMond  Bert Oosterbosch
1984  Bernard Hinault  Seán Kelly  Stephen Roche
1985  Charly Mottet  Thierry Marie  Jean-Luc Vandenbroucke
1986  Seán Kelly  Laurent Fignon  Jean-François Bernard
1987  Charly Mottet  Jean-François Bernard  Marino Lejarreta
1988  Charly Mottet  Laurent Fignon  Michael Wilson
1989  Laurent Fignon  Thomas Wegmüller  Charly Mottet
1990  Thomas Wegmüller  Erik Breukink  Tony Rominger
1991  Tony Rominger  Erik Breukink  Thomas Wegmüller
1992  Johan Bruyneel  Tony Rominger  Viatcheslav Ekimov
1993  Armand de Las Cuevas  Stephen Hodge  Eddy Seigneur
1994  Tony Rominger  Francis Moreau  Thierry Marie
1995
ez zuten egin
1996  Chris Boardman  Bjarne Riis  Abraham Olano
1997  Uwe Peschel  Marc Streel  Chris Boardman
1998  Francisque Teyssier  Gilles Maignan  Marc Streel
1999  Serhiy Honchar  Chris Boardman  Jens Voigt
2000  Lance Armstrong  Raivis Belohvoščiks  László Bodrogi
2001  Jens Voigt  László Bodrogi  Jean Nuttli
2002  Uwe Peschel  László Bodrogi  Yuriy Krivtsov
2003  Michael Rich  Bert Roesems  Serhiy Honchar
2004  Michael Rich  Uwe Peschel  José Iván Gutiérrez

Oharra: 2000ko ekitaldia Lance Armstrongek irabazi arren, 2012an titulu guztiak kendu zioten

Kanpo estekakAldatu