Ireki menu nagusia
Esperanza elkarteko batela, Kontxan (1948)

Batela tostako arraunketan erabiltzen den ontzia da, 4 arraunlari eta patroia izan ohi dituena.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

XX mendearen lehen erdialdean traineru estropadez gain ontzi txikiagoen arteko lehiak ohikoak izaten ziren, tostarteko ontzietan (batelak) edo aulki mugikorrean (iolak).

1944. urtean batelen aurreneko Espainiako txapelketa jokatu zen arraunlarientzako ez ohikoa zen toki batean, Madrilgo Retiroko lorategietako putzuan. Kirolaren erakusgarri antolatu zen eta 1951 artean sei ekitaldi jokatu ziren bertan. Retiroko putzua txikia izanik zortzi luze eta zazpi ziabogatako eremua antolatu zen. Castro Urdialesek irabazi zuen aurreneko ekitaldia baina garaipen gehien lortu zituen taldea Sestaoko Iberia izan zen, hiru garaipen hain zuzen ere[1].

1950etik aurrera arraunketak beheraldia izan zuen eta herri gutxi ziren gai trainerua osatzeko. Batel eta trainerillen txapeketei esker herri askotan iraun zuen arraunarekiko zaletasunak eta hainbat elkarteren sorrera ere ekarri zuen. 1960 ingurun probintzietako ligak antolatu ziren eta honi esker arraun denboraldia luzatu egin zen, traineruen hiruzpalau estropaden aurretik jokatzen baitziren liga hauek. Harrobi lana egiteko aukera eman zien taldeei eta honek arrainketaren berpizkundea ekarri zuen.

Ontziaren ezaugarriakAldatu

Arraunlariak ilaran jartzen dira, bata bestearen atzean, eta normalean ababor eta istribor aldera arraun egiten dute, txandaka, hau da, bakoitzak aurrean duenaren kontrako aldera. Batelak 7 metro inguruko luzera du.

LehiaketakAldatu

Gaur egun arraun denboraldiko lehenengo lehiaketak batel estropadak izaten dira. Otsailean hasten dira probintzietako ligak jokatzen gizonezko zein emakumezkotan eta adin tartearen arabera mailakatuta (haurrak, kadeteak, juniorrak eta seniorrak). Hasiera batean emakumezkoen kopurua txikia zenez junior eta seniorrek maila bat osatzen zuten eta haur eta kadeteek beste bat. 2006 urtetik aurrera gizonezkoen antzera lau maila desberdin osatzen dituzte. Batel denboraldiko azkenengo estropada Espainiako txapelketa izaten da, apirilean.

Gizonezkoak Emakumezkoak Distantzia
Haurrak Haurrek 1.000 m
Kadeteak Kadeteak 1.500 m
Juniorrak Juniorrak 2.000 m
Seniorrak Seniorrak 2.000 m

GaraipenakAldatu

2019ko datuak barne. Senior mailako garaipenak bakarrik azaltzen dira taula honetan.

Txapelketa Gizonezkoak Emakumezkoak
(2006tik aurrera)
Espainiako Batel Txapelketa   Sestao (8)
  Orio (6)
  C.M. Castropol (6)
  Astillero (6)
  Zierbena (6)
  Samertolameu (4)
  Chapela (4)
  San Juan (2)
Euskadiko Batel Txapelketa Orio (8)
Zierbena (7)
Kaiku (5)
Bermeo (5)
San Juan (6)
Tolosaldea (4)
Gipuzkoako Batel Txapelketa San Juan (11)
Orio (11)
San Juan (5)
Tolosaldea (3)
Bizkaiko Batel Txapelketa Santurtzi (9)
Zierbena (8)
Getxo (3)
Kaiku (3)

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Lauzirika, Xabier (1986) Vizcaínos en el remo Caja de Ahorros Vizcaina 40. orrialdea ISBN 84-505-3807-6 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.