Ireki menu nagusia

Errenteria Hiriko Bandera

Errenteria Hiriko Bandera, Hibaika Arraun Elkarteak urtero KAE 2 Ligarako antolatzen duen estropada da. 2013 arte Hibaikaren Bandera izena izan zuen.

Errenteria Hiriko Bandera
Sorrera 2007 (Hibaikaren Bandera)
2013 (Errenteria Hiria)
Herria Pasaia, Gipuzkoa
Antolatzailea Hibaika Arraun Elkartea
Partehartzaileak Gizonezkoak:
KAE Liga
Emakumezkoak:
ETE Liga
Modalitatea erlojupekoa
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Deustu (3)
Emakumezkoak:
hainbat (1)
Azken ekitaldia 2019
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Euskal Herria Deustu
Emakumezkoak:
Euskal Herria Hibaika

HistoriaAldatu

90. hamarkadan Oreretako Bandera izenarekin hiru estropada antolatu ziren traineru apalek estropadak izan zitzaten. Bigarren aroko estropadak KAE 2 Ligari dagozkionak dira.

Oreretako BanderaAldatu

Hibaikaren BanderaAldatu

Errenteria Hiriko BanderaAldatu

Pasaiako uretan jokatzen da erlojupekoan, portutik atera eta itsasorantz doan ibilbidean.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2013 Hondarribia B San Pedro B Arkote
2014 Deustu Zarautz Hondarribia B
2015 Castreña San Pedro B Hondarribia B
2016 Oiartzun Arkote Bermeo-Mundaka
2017 Lapurdi Hibaika San Juan B
2018 Lekittarra Astillero Deustu
2019 Deustu Donostiarra B Getaria

Emakumezkoen estropadaAldatu

Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligarako baliagarriak izan ziren. Uztailean jokatu zen bat eta abuztuan beste bat, Ligari amaiera eman ziona. 2017an baliagarria ez zen estropada bat jokatu zen, Euskotren Ligaren jardunaldiarekin koinziditu baitzuen, eta Hernani 32 ehunenekorengatik gailendu zen.

2018an ETE Ligarako baliagarria izan zen.

Urtea Bandera Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2016 Madalen Jaietako estropada Hibaika Orio San Juan
2016 Liga amaierakoa San Juan Hibaika Orio
2017 Madalen Jaietako estropada Hernani Donostiarra Deustu
2018 ETE Liga Tolosaldea Deustu Hibaika
2019 ETE Liga Hibaika San Juan Deustu