Ireki menu nagusia

Donibane Ziburuko Estropada

Donibane Ziburuko Estropada edo Donibane Lohizuneko Bandera Ipar Euskal Herrian egiten den estropada da. Egun KAE-2 Ligarako estropada puntuagarria bada ere, 90. hamarkadan bandera garrantzitsua izan zen, Tiranekin indarrak neurtzeko aukera egokia baitzen. Donibane Lohizuneko Ur Joko Arraun Taldea elkarteak antolatzen du.

Donibane Ziburuko Estropada
Sorrera 1991
Herria Donibane Lohizune eta Ziburu (Lapurdi)
Antolatzailea Lapurdiko Arraun Taldea
Partehartzaileak KAE Liga
Modalitatea lerrokatua
(6 luzetara)
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Galizia Tiran (4)
Emakumezkoak:
Euskal Herria San Juan (1)
Euskal Herria Hibaika
Azken ekitaldia 2019
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Euskal Herria Zarautz
Emakumezkoak:
Euskal Herria Hibaika

Azken urteetan jarraitasunik ez du izan. KAE 2 Ligako taldeek hartu izan dute parte, saririk gabe eta puntuaketarik gabe. 2018an ordea bultzada berria eman zaio, Lapurdiko A.T. KAE 1 Ligan ari dela aprobetxatuz, eta Emakumezkoen estropada ere antolatu da lehen aldiz.

AurrekariakAldatu

XIX. mendearen bukaera aldera hainbat estropada jokatu izan ziren Lapurdiko estropada zaharrak izenarekin ezagutzen direnak. Estropada haietan hondarribitarrak nagusitu ziren.

XX. mendera itzuliz, 1972an Donibane Lohizuneko Sari Nagusia jokatu zen lau traineruren artean eta Lasarteko Michelinek irabazi zuen.

  1. Lasarte Michelin
  2. Pedreña
  3. Hondarribia
  4. Kaiku

Beranduago, 1990 urtean Iparralde Bandera izenarekin estropada bat jokatu zen Donibane Lohizunen sei traineruren artean, tartean Ur Joko antolatzailea. Bertako sailkapena honako hau izan zen:

  1. Hibaika
  2. Fortuna
  3. Trintxerpe

PalmaresaAldatu

Edizioa Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
I 1991 San Pedro Orio Isuntza
II 1992 San Pedro Ur Kirolak Orio
III 1993 Orio Ur Kirolak Hondarribia
IV 1994 Hondarribia Ur Kirolak Orio
V 1995 Hondarribia Koxtape Orio
VI 1996 Koxtape Donibaneko Arraunlariak Zarautz
VII 1997 Hondarribia Trintxerpe San Pedro
VIII 1998 Tiran Donibaneko Arraunlariak San Pedro
IX 1999 Koxtape San Pedro Kaiku
X 2000 Tiran Koxtape Trintxerpe
XI 2001 Tiran Urdaibai Castro Urdiales
XII 2002 Tiran Castro Urdiales San Juan
XIII 2003 Trintxerpe Ur-Kirolak Santiagotarrak
XIV 2004 Arkote Pontejos Zierbena
XV 2005 Zarautz -- --
XVI 2006 Kaiku Colindres Portugalete
XVII 2007 Portugalete Castro B Arkote B
XVIII 2008 Astillero Orio B Trintxerpe
XIX 2009 Deustu Trintxerpe Ciudad de Santander
XX 2010 Portugalete Getaria Ondarroa
XXI 2011 Busturialdea Colindres Ondarroa
XXII 2013 Getxo Hondarribia B Deustu
XXIII 2014 suspenditua*
XXIV 2016 Arkote Getxo Oiartzun
XXV 2017 Lapurdi San Juan B Hibaika
XXVI 2018 Deustu Getaria Lekittarra
XXVII 2019 Zarautz Deustu Donostiarra B
  • 2014ko estropada lehen tanda jokatu ondoren suspenditu egin zen haize bortitzarengatik.

GaraipenakAldatu

Taldea Garaipenak Urteak
Tiran 4 1998, 2000, 2001, 2002
Hondarribia 3 1994, 1995, 1997
San Pedro 2 1991, 1992
Koxtape 2 1996, 1999
Portugalete 2 2007, 2010
Arkote 2 2004, 2016
Deustu 2 2009, 2018
Zarautz 2 2005, 2019
Orio 1 1993
Trintxerpe 1 2003
Kaiku 1 2006
Astillero 1 2008
Busturialdea 1 2011
Getxo 1 2013
Lapurdi 1 2017

Emakumezkoen BanderaAldatu

Edizioa Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
I 2018 San Juan Orio Arraun Lagunak
II 2019 Hibaika Zumaia Kaiku

Kanpo loturakAldatu