Zerkausia
Zerkausia edota Zerkausiko merkatua (gaztelaniaz Tinglado eta herri hizkeran Tinglau) Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen eraikina da. Tolosako eraikin eta ikur herrikoi ezagunenetako bat da.
Zerkausia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1899 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 52 |
Kokalekua
aldatuAlde Zaharrean dago, Oria ibaiaren ertzean, eta Aldundiaren jauregia, Triangulo plaza, Gaztelako atea eta Naparzubiaren artean.
Historia
aldatu1899-1900 artean Juan Alejandro Mujika arkitektoak proiektatu zuen.
-
Zerkausia eta Santa Maria eliza.
-
Zerkausiko pasabidea.
-
Oria ibaia eta Zerkausia.
-
Barnealdea.
-
Barnealdea.
-
Barnealdea.
Azoka
aldatuLarunbateko Tolosako azoka ospatzen da bertan.
Eraikina
aldatuEgiturari dagokionez, hiru aldetatik irekia den oinplano luzeko eraikina da, Oria ibaiarekiko paraleloki dago eta erdipuntuko arkuak ditu.
Ibaiaren gaineko zutoinetan esekitua dago, honek Nafarroako zubiarekin batera ikuspegi bikaina osatzen du. Metalezko egitura du, zutabe fin eta dotoreko hiru ilara ditu, eta haietan eserleku korrituak txertatzen dira, azken hauek burdinezkoak eta lurrari atxikiak. Zerkausiaren bi muturretan XX. mendearen hasierako itxura apaineko bi dorre eta barandila daude.