Gibraltarko itsasartea

Gibraltarko Itsasartea[1] (arabieraz: مضيق جبل طارق‎Madiq Jabal Tàriq; gaztelaniaz: Estrecho de Gibraltar) Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen itsasartea da. Geografia politikoari dagokionez, iparraldean dituen Europako Espainia eta Gibraltar, eta hegoaldean dituen Afrikako Maroko eta Ceuta bereizten ditu. Geologiaren aldetik, itsasarte hau da Eurasiako eta Afrikako plaka tektonikoen arteko muga.

Gibraltarko itsasartea
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Luzera59 km
Zabalera14,3 km
Sakonera1.000 m
EponimoaGibraltar
Geografia
Map
Koordenatuak35°58′18″N 5°29′09″W / 35.971666666667°N 5.4858333333333°W / 35.971666666667; -5.4858333333333
Honen parte daMediterraneoa

Itsasartearen gunerik estuenean, 14,4 kilometro daude Europaren eta Afrikaren artean. Gutxieneko sakonera Umbral de Camarinalen du (280 m) eta handiena Algecirasko badian (1.000 m inguru).

Duela bost milioi urte, itsasartea itxita egon zen, eta horren ondorioz Mediterraneoa lehortu zen (Messiniarreko gazitasun krisia). Faunarentzat nahiz giza merkataritzarentzat igarobide garrantzitsua da. Leku estrategikoa izanik, hainbat gatazka eragin ditu, historian; gaur egun ere bizirik daude Espainiaren eta Marokoren artekoa (Ceuta eta Melillari buruz) eta Espainiaren eta Erresuma Batuaren artean (Gibraltarri buruz).

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12).

Kanpo estekak aldatu