Itsas dortoka edo Chelonioidea) itsasoan bizi diren dortoken superfamilia bat dira. Gaur egun bi familia daude: Cheloniidae eta Dermochelyidae, zazpi espeziek osatzen dute. Espezie horietako batzuk ozeano guztietan bizi dira, poloetako eskualdeetan izan ezik, eta migrazio handiak egiten dituzte. Hala nola dortoka berdea (Chelonia mydas), karey-dortoka (Eretmochelys imbricata), boba dortoka (Caretta caretta) edo larruzko dortoka (Dermochelys coriacea). Beste batzuk era mugatuagoan banatzen dira, hala nola oliba-dortoka (Lepidochelys olivacea) edo dortoka bastarda (Lepidochelys kempii). Azkenik Dortoka laua (Natator depressus) Australiako iparraldeko kostaldean bakarrik dago.

Itsas dortoka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
Superfamilia Chelonioidea
Baur, 1893
Azpibanaketa

Anatomia

aldatu

Itsas dortokek, alboetatik lotzen zaizkien oskol batzuk dituzte, harraparietatik eta tenperaturaren aldaketetatik babesteko. Hala ere, dortoken oskol guztiak ez dira berdinak. Adibidez, larruzko dortokak (Dermochelys coriacea) oskol malgua eta mehea du, horregatik deitzen zaio larruzko dortoka.

 
Coral World.

Itsas dortokak 100 urte inguru bizi daitezke, espeziearen arabera. Itsasoan igeri eginez 27 km/h eta 35 km/h bitarteko abiadura har dezakete. Lepoan 8 orno dituzte, oskolean sartu ezin direnak, eta, oro har, mugikortasun gutxi dute.

Dortokek ez dute hortzik, baina punta zorrotzak dituzte ahoaren goiko eta beheko aldean. Bestalde, eboluzioaren ondorioz, itsas dortoka batzuen dastamen-papilak aldatu dira, eta orain pintxo zorrotzak dituzte. Horiek, presek ihes egin ez dezaten balio dute,, marmokek dituztenen antzera. Gainera, ez dute kanpo-belarririk, barne-belarri oso eraginkorra baizik. Lurzoruaren bibrazioen bidez, entzun eta harraparien presentzia hauteman dezakete. Oso mihi latza dute.

Ur azpian ikusmenaren, entzumenaren eta eremu magnetikoen detekzioaren bidez orientatzen dira. ko bat. Esan ohi denaren aurka, ez da egia itsas dortokak jaio ziren hondartzara joaten direla beti. Emeek arrautzak beren barnean eduki ditzakete, zenbat denbora izan daitekeen oraindik ez dakigu, izan ere, erruteko leku egokia aurkitu arte barruan baitituzte. Sarritan, inoiz bisitatzen ez dituzten hondartzetan habia egiten dute, eta oraindik misterio bat da nola lortzen duten gauez orientatzea.

Zazpi itsas dortoka mota horietako bakoitzean, emeek eta arrek tamaina bera dute; ez dago dimorfismo sexualik.[1]

Oro har, itsas dortokek beren lehorreko edo ur gezean bizi diren homologoek baino gorputz-plan fusiformeagoa dute. Itsas dortokek ezin dituzte burua eta gorputz-adarrak beren oskolen barrura eraman babesteko, beste dortoka eta apoarmatu askok ez bezala.[2] Hala ere, gorputzaren forma aerodinamikoak uretako marruskadura eta erresistentzia murrizten ditu, eta dortokei errazago eta azkarrago igeri egiteko aukera ematen die.

Larruzko dortoka itsas dortoka handiena da, 2-3 m (6-9 ft) luze, 1-1,5 m (3-5 ft) zabal eta 700 kg (1.500 lb) pisatzen ditu. Beste itsas dortoka batzuk txikiagoak dira, eta gehienak 60-120 cm (2-4 ft) luze eta proportzionalki estuagoak dira.[3]

Itsas dortoken masailak garezurreko hezurrean sartuta dituzte.[4][5] Badirudi baldintza hori lehen narrasti fosil ezagunetan (anapsidoak) aurkitutakoaren antzekoa dela, baina baliteke eboluzio-ezaugarri berriagoa izatea itsas dortoketan, eta anapidoen familiatik kanpo geratzea eragiten du honek.[6][4]

Egokitzapena

aldatu

Itsas dortokak narrastiak dira eta, beraz, animalia ektotermoak dira, hau da, ingurunearen baldintzek eragina dute beraien gorputzeko tenperaturan. Itsas dortokek beren tenperatura erregulatzen dute beren portaera edo ohiturak aldatuz, gorputza hozteko sakonera handian murgiltzen dira, horrez gain, muskulu-jardueraren beroaz baliatzen dira tenperatura handitu ahal izateko, azkarrago igeri eginez. Itsas dortokek ere ur hotzeko edo beroko korronteak aukeratzen dituzte helburu berarekin.

Itsas dortoketan usaimena ahula da, baina ikusmena lehorreko dortokek baino garatuagoa dute itsas dortokek. Entzumen oso zorrotza ere dute. Itsas dortokek oso norabide garatua dute, eta, horri esker, jaio ziren hondartza berera itzultzea lortzen dute.

Ugalketa

aldatu
 
Itsas dortokak estalaldian, Oaxacako kostaldean, Mexiko.

Arrak emeak baino txikiagoak izaten dira, eta isatsa luzeagoa eta zabalagoa dute. Hauek ez dira lehorrean ikusten, emeek uzten baitituzte arrautzak hondartzan. Itsas dortokek bi helburu dituen zulo bat dute: gorotza eta ugalketa kanporatzea litezkeenak. Dortoka arraren zakila 6-8 urte bitartean kanporatzen da. Erditzeko orduan, arrak emearen goiko aldean jartzen dira, atzaparrak sartu eta esperma emearen barruan isurtzen dute. Emeak hainbat urtez gorde dezake. Ugalketa ur sakonetan egiten da.

Inkubazioa

aldatu
 
Dortoka gazteak itsas hondotik igerian.

Arrautzek 2-3 aste behar izaten dituzte emearen barruan formatzeko. Dortokek ibilbide luzea egiten dute hondartzan zehar, erruteko leku ezin hobea aurkitu arte. Arrautzak gordetzeko lekuek landaredirik gabe egon behar dute eta kostaldetik distantzia jakin batera egon behar dira, itsasgorak inkubazio-tokira iritsi eta arrautzak herrestan eraman baititzake. Dortokek erruteko, 40 cm eta 60 cm arteko zulo bat egiten dute, eta 50 eta 100 arrautza artean uzten dituzte.

Habiaren tenperaturak zehazten du dortoken sexua. Inkubazioak 40 edo 70 egun iraun dezake. Arrautzek hainbat arrisku izan ditzakete: txakurrak, itsasgorak, arrautzak saltzeko trafikatzaileak, itzalkinak iltzatzen dituzten turistak edo hareazko gazteluak egiten dituzten pertsonak. Dortoka jaio-berriak gauez ateratzen saiatzen dira, hainbeste harraparirik ez dagoenean eta tenperatura baxua denean. Dortoka txikiak beti zain egoten dira ahizpa guztiak arrautzatik atera arte; horrela, denak batera ateratzen dira itsasora.

Hazkundea eta elikadura

aldatu

Lurreko dortokak belarjaleak dira; ur gezean eta itsasoan bizi direnak, omniboroak. Itsas dortokek korala jaten dute, kaltzioa, uretako landaredia eta algak ematen diena, eta haragijaleek ornogabe txikiak edo olagarroak jaten dituzte, baula-dortokek esaterako, marmokak jaten dituzte. Dortokek etengabe migratzen dute elikatzeko eta ugaltzeko eremuen artean. Dortokak ugalketa-eremuetan daude, neguan, eta elikadura-eremuetan, udan.

Itsas dortokek etengabe hazten jarraitzen dute bizitza osoan zehar. Jaiotzean, dortokek 50 g pisatu ditzakete, urtebetean 2 kg, 3 urterekin 20 kg eta helduaroan 300 kg (14 urte). Sexu-heldutasuna 6 eta 15 urte bitartean lortzen dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Berger, M. Look Out for Turtles. Nueva York: HarperCollins Publishers, 1992. Jay, L. A. Nuestro mundo salvaje: Sea Turtles. Minnetonka, MN: NorthWord Press, 2000. Ripple, J. Sea Turtles. Stillwater: Voyageur Press, Inc., 1996.
  2. org/sea-turtles/basic-facts «Tortugas marinas» Defenders of Wildlife 2012-03-20.
  3. «Especies de tortugas marinas» turtlehospital.
  4. a b Jones, MEH; Werneburg, I; Curtis, N; Penrose, RN; O'Higgins, P; Fagan, M; Evans, SE. (2012). «La anatomía de la cabeza y el cuello de las tortugas marinas (Cryptodira: Chelonioidea) y la forma del cráneo en Testudines» PLOS ONE 7 (11): e47852. OCLC .3492385 PMID 23144831. Bibcode747852J 2012PLoSO... 747852J..
  5. Chatterji, RM; Hutchinson, MN; Jones, MEH. (2020). «Redescripción del cráneo de la tortuga plana australiana, Natator depressus, proporciona nuevas pruebas morfológicas de las relaciones filogenéticas entre las tortugas marinas(Chelonioidea)» Zoological Journal of the Linnean Society 191 (4): 1090-1113..
  6. Zardoya, R; Meyer, A. (1998). «El genoma mitocondrial completo sugiere afinidades diapsidas de las tortugas» Proceedings of the National Academy of Sciences 95 (24): 14226-14231. OCLC .24355 PMID 9826682. Bibcode1998PNAS...9514226Z..

Kanpo estekak

aldatu