Erramun Olabide
Erramun Olabide, jaiotzako izen-deiturez Raimundo German Olabide Karrera (Gasteiz, Araba, 1869ko martxoaren 15a - Okzitaniako Tolosa, 1942ko irailaren 9a) apaiza, hizkuntzalaria eta itzultzailea izan zen.
Erramun Olabide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1869ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1942ko irailaren 9a (73 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Bibliaren itzultzailea eta apaiz katolikoa |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Apaizetxea eta unibertsitatea
aldatuUrduñan ikasketak hasi zituen, Loiolan Jesusen Konpainian sartu eta 1902an apaiztu egin zen. Veruelan eta Tortosan egin zituen eliz ikasketak eta Filosofia eta Letretakoak. Valladoliden, Salamancan, Oñan eta Gijonen egon zen irakasle.
Euskalduntzea
aldatuGuraso gipuzkoarrak izanda ere, txikitan gaztelania eduki zuen etxeko hizkuntza. Gaztea zelarik, baina, ekin zion euskara ikasteari, Arturo Kanpion Salamancan irakurri ondoren: "Entonces me avergoncé de llevar sangre eúskara en las venas y de ignorar la lengua nativa de los eúskaros". Hogeita zazpi urte zituen.
1914an San Inazioren Gogo-jardunak itzuli zituen Loyola´tar Eneko Deunaren Gogo-iñarkunak izenburupean.
Handik hiru urtera Giza-soña izeneko obra idatzi zuen, gorputz atalak izendatzeko hiztegi osoa.
Euskaltzaindia eratu zenetik euskaltzain osoa izan zen, alegia, 1919ko irailaren 21etik.
Kempisa itzuli zuen (1920, Kisto´ren antz-bidea) eta Giza-gogoa izeneko obrarekin hasita zegoenean, lana bertan behera utzi eta Biblia osoa itzultzeko asmoarekin hasi zen, 1921ean.
Itun Berria itzultzen hamar urtez ibili zen eta 1931n Bilbon argitaratu zuen. Jesuitak Espainiatik bidali zituztenean Arantzazura joan zen, eta lau bat urte egin zituen han Itun Zaharra itzultzen. Ondoren Gernikara joan eta han harrapatu zuen Espainiako Gerra Zibilak.
Gerra Zibila
aldatuGernikako bonbardaketan bertan zegoen, baina Itun Zaharraren itzulpenaren eskuizkribua ezkutatu egin zuen. Urte hartan, 1937an, Okzitaniako Tolosara erbesteratu zen, eta han hil zen handik bost urtera kaleko istripu batean, Itun Zaharraren euskaratzea argitara eman gabe.
Biblia osoaren argitaratzea
aldatu1958an osorik argitaratu zen Itun Zar eta Berria, Patxi Etxeberria jesuitaren ardurapean. Olabidek ongi ezagutzen zuen Azkueren hiztegia, eta euskara garbiaren eragina nabarmen ageri da beraren obran.
Aditz formak
aldatuJokin Zaitegik Olabideren aditz formak aztertu zituen Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu zen lan aipagarri batean: Adizki Berankoiak Olabide´ren Itun Berria´n (1958).
Idazlanen zerrenda
aldatuErrekonozimenduak
aldatu- 2023: Martxoaren 24an, euskara batuak "herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko, Euskaltzaindiak eta Orereta Ikastolak Errenteria eta Donostia lotuko zuen 8.000 lagunek osatutako giza-kate erraldoi bat antolatu zuten. Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona oroituko zituen ekimenak: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Henrike Knörr, Arantxa Urretabizkaia, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.[1][2]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).