Sundanceko Zinemaldia

Sundanceko Zinemaldia
Sundance-Film-Festival.jpg 2002ko Sundanceko Zinemaldia.
Sortze data : 1978
Lekua : Park City, Utah
 AEB
Sortzailea : Sundanceko Zinema Institutua
Webgunea :  http://festival.sundance.org/ 

Sundanceko Zinemaldia (ingelesez Sundance Film Festival) urtero urtarrileko azken bi asteetan zehar Estatu Batuetako Utah estatuan dagoen Park City udalerrian ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Bertan estatubatuar nahiz nazioarteko zinemagintza independienteari bultzada eman nahi zaio. Park City Utah estatuko hiriburua den Salt Lake City hiritik hurbil kokatzen da.

HistoriaAldatu

Zinemaldi hau hasiera batean 1978an Utah/US Film Festival izenez sortu zen. Geroago, 1980an Robert Redford aktorea eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik Hollywoodeko industria erraldoitik at zeuden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideia garatu zen. Hasiera batean Sundance zinemagintza institutu bat izan zen, baina lasterrera gazteen zinema-lanak erakusteko beharra ikusi zen, hortaz 1983an Redfordek Sundanceko Zinemaldia sortu zuen, gaurko egunez mundu mailako zinema independentearen zinemaldi garrantzitsuena dena.

Zinemaldiaren izena ("Sundance") 1969an Robert Redford aktoreak berak Butch Cassidy and the Sundance Kid filman antzeztu zuen pertsonaian oinarritzen da (aldiz, Butchen pertsonaia Paul Newmanek antzeztu zuen).

Urtero zinemaldira aurkezten diren 9.000 filmetatik 200 aukeratu eta jendaurrean ikusgai ipintzen dira. 50.000 pertsona baino gehiago Utah estatuko Park City, Salt Lake City, eta Ogden udalerrietako eta Sundance eski-estazioko zinema instalazioetara zuzendu ohi dira. Dokumental, drama eta film laburrak proiektatuz talentu berriak topatzen dira eta bertaratzen den edonor zuzeneko musika, zinema sortzaileen solasaldiak, instalakuntza aurreratuak, eta abar goza ditzake.

Zinemaldi honetatik gaur egun oso ospetsuak diren hainbat zinemagile atera izan dira, adibide gisa: Quentin Tarantino, Coen anaiak, Robert Rodriguez, Paul Thomas Anderson, Steven Soderbergh, Darren Aronofsky edota Jim Jarmusch. Ezagutzera eman dituen filmeen artean, besteak beste, Sex, Lies, and Videotape, Reservoir Dogs, El Mariachi, The Blair Witch Project, Donnie Darko, Saw, Little Miss Sunshine, (500) Days of Summer, Precious, Fruitvale Station, Whiplash, Boyhood, Manchester by the Sea edota Get Out daude.

Urtero Sundanceko bultzatzaile nagusiak prentsaurreko askotan aipatu izan ohi duen gisa, hau ez da Hollywooden aurkako zinemaldi bat.

Kanpo estekakAldatu